EuskoSare > Euskal Herria > Eusko Jaurlaritzak klima aldaketaren inguruan ikerketa bultzatzeko akordioa sinatu du Delhi-n
2008-07-09 12:29
Last modified: 2008-07-10 13:29
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English

Eusko Jaurlaritzak klima aldaketaren inguruan ikerketa bultzatzeko akordioa sinatu du Delhi-n

Esther Larrañagak, Ingurumen Sailburuak, akordioa sinatu zuen atzo Delhin Bakearen Nobel sariduna eta aldaketa klimatikoan aditu den Rajendra Pachauri-rekin, bi herrialdeen artean lankidetza bultzatzeko helburuz.

Euskal ordezkaritza bat Indiara abiatu da Klima Aldaketaren Inguruan ikerketa bideak ireki eta bi herrialdeen artean elkarlana bultzatzeko asmoarekin. Ordezkaritza taldea osatzen duten kideen artean Esther Larrañaga, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburua, Ibon Galarraga Sailburuordea, IHOBE-ko zuzendaria, Xabier Caño, Klima Aldaketaren Euskal Bulegoko zuzendaria eta  Elisa Sainz de Murieta, biodibertsitate ordezkaria daude.

Esther Larrañaga Rajendra Pachauri, Nobel sariduna eta Indiako Energia Ikerketa Institutuaren (TERI) zuzendaria eta aldaketa klimatiko gaietan adituarekin bildu zen atzo eta lankidetza akordio bat sinatu zuen berarekin.

Eusko Jaurlaritzak BC3, klima aldaketa ikertzeko zentrua, zabaldu zuen apirilean eta irailetik aurrera nazioarteko adituak gehitu nahi ditu lantaldera. Hori dela eta, eta bi herrialdeen arteko lankidetza bultzatzeko, Larrañagak eta Pachaurik hasteko 3 urtez indarrean egongo den hitzarmena sinatu dute. Lankidetza honen helburu bat bi erakundeek ikerlariak eta ikerketa doktoradutzak elkartrukatzea da.

Sailburuak Euskal Herriak klima aldaketaren inguruan hartutako jarrera tinkoa azpimarratu du bidai honetan eta gai honen inguruan ikerketa lanak bultzatzeko egindako esfortzuak nabarmendu ditu ere. Bidaia ere TERI-k azken 25 urteetan egindako lana erreferentzia moduan erabiltzeko era bat da.

Helburua, Larrañagaren hitzetan, Euskal Herria klima aldaketa gaietan erreferentea izatea da.

 


Rate:
http://www.euskosare.org/euskal_herria/klima_aldaketa_akordioa/eks_newsitem_view