|
Aldatz Tamés Donostia-San Sebastián, Euskal Herria. 2008-05-27 19:39 Última modificación: 2008-05-28 08:14 |
|
|
|
Acciones de Documento |
Maider Unda: "Aurten ospatuko diren Joko Olinpikoetan parte hartzeak nire ametsa betetzea suposatu du"
Betidanik izan al duzu borrokalari izateko ametsa?
Ikastolan 9 urterekin, gizon bat etorri zen irakastera eta gustatzen zitzaidan eta orain arte.Txikitan ez zegoen nire ametsetan borrokalari izatea.
Nola hartu zuen familiak zure borrokalari profesioaren berri izan zenean?
Etxean nahiago izango zuten beste kirol bat egitea baina ....
Jendeari zergaitik uste duzu gustatzen zaiola borroka ikustea?
Ez dakit,kirol gogorra da eta ikusten da prestaketa fisiko ona behar dela.
Zer da borroka zuretzat?
Bizitzeko era bat, ilusioa.
Zaila al da emakume batentzat orain gutxi arte gizonezkoentzat izan den kirol batean aritzea?
Orain ez, gora heltzea lortu dudalako baina bidea ez da erraza.
Zer esango zenioke borroka emakumeentzako kontua ez dela esaten dutenei?
Emakumeak sufrimendurako daukagun gaitasuna ez daukatela gizonek.
Eta borroka kirol bezela ikusteari errezelu dion jendeari?
Eta futbola kirola ahal da? Gure prestaketa fisikoa oso zorrotza da eta egunero entrenatu behar dugu.
Nortzuk dira zure jarraitzalerik sutsuenak?
Nire mutil-laguna eta entrenatzailea.
Nola sentitzen zara lehenengoz Joko Olimpikoetan parte hartzeagatik?
Kirolari baten ametsa lortu dut.
Batetik bestera ibiltzen zara, orain adibidez astebete eman duzu Estatu Batuetan entrenatzen. Faltan botatzen duzu Euskal Herria? Hala bada, zer egiten duzu herrimin hori gainetik kentzeko?
Etxezulo hutsa naiz eta Euskal nobelak eramaten ditut beti bidaietara.
Bidaiatzen duzunean euskaldun askorekin egiten al duzu topo? Atzerrian kaletik ezagutu izan zaituen euskaldunik ezagutu al duzu?
Sekula ez dut holako sorterik izan baina ihaz ,Txinan, gure ardi latxaren eraskin bat ikusi nuen eta horrek ilusio handia eman zidan.
Zer du Euskal Herriak munduari eskaintzeko?
Gure kultura ,edukazioa eta eskuzabaltasuna.
Zer eskaini lekioke munduak Euskal Herriari?
Ez dakit.
Ezagutu dituzun herrialdeen artean zeinek harritu zaitu gehien? Zergatik?
Roma da niri gehien gustatzen zaidan hiria, kaleko bizipozagatik.
Ba al duzu miresle askorik munduan zehar?
Baten batzuk
Zure maletan beti topa ditzakezun 3 gauza?
"Maillot"-a,borrokatzeko erabiltzen dugun arropa, txokolatea eta liburu bat
Proyecto de Eusko Ikaskuntza /
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo