EuskoSare > Euskal Herria > "Urbasan bagara" 08 Udalekuak
2008-04-03 17:30
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English
© Udalbide

"Urbasan bagara" 08 Udalekuak

"Urbasan bagara" udalekuetan parte hartzeko izenemate epea zabaldu da eta maiatzaren 9ra arte luzatuko da. Bertan, Euskal Herriko gazteek baita diasporakoek ere parte hartu dezakete natura eta euskararekiko harreman estu batean.

Pasa den urtean Udalbide Elkarlan Elkarteak egin zuen bezala jartzen dira berriro martxan "Urbasan Bagara" udalekuak 10 eta 13 urte bitarteko gazteentzako. Eskaintzen dituen ekintza ugarien artean espeleologia, eskalada, bizikletaz ibilaldiak, igeriketa, mendi-irteerak, etab aurkitu daitezke Urbasa-Andia Parke Naturalean ospatuko diren udako egonaldi hauetan.

Euskal Herriko eta diasporako kideei zuzendutako ekimen honetan parte hartzeko 100 euroko ordainketa egin beharko da eta maiatzaren 9ra arte ume bakoitzak bere eskaera orria bidali beharko du (bakarra onaturko da).

Txandak honako hauek izango dira:

uztailak 1-6

uztailak 7-13

uztailak 14-20

uztailak 21-27

uztailak 38-31

Prezioa: 100 euro (autobus garraioa, asegurua eta ekintzetarako materiala barne)

Informazio gehiago: +34 943 670 249 edo urbasanbagara@udalbide.net.


Rate:
http://www.euskosare.org/euskal_herria/urabasan_bagara_08_udalekuak/eks_newsitem_view