EuskoSare > The Basque World > Bertsolari, payadore, pajador, repentista eta enboladore, a zer saltxa!
Estebe Ormazabal
Sao Paulo, Brazil.
2008-03-17 20:26
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English
Fred Paia

Bertsolari, payadore, pajador, repentista eta enboladore, a zer saltxa!

Larunbat gauean São Paulok (Brasil) “entsalada” berezi bat dastatzeko aukera izan zuen: bertsolari euskaldunak, argentinar payadore, brasildar pajador , emboladore eta repentistak menu berdinean!

Cachuera! Elkarteko aretoak eztiki ongietorria eman zien ikusle ugarien aurpegietan nabarmena zen galdera ikur bat.

Gaua hasteko inprobisatzaile bakoitzak agur azkar bat bota zuen ondoren etorriko zenaren sarrera bezala: Paulo Mendonça de Freitas pajadore brasildarra eta Wilson pajadore argentinarra bere doinu gozo eta kitarraren laguntzarekin, Peneira eta Sonhador enboladoreak beren abiadura ikusgarri eta pandero deabruarekin, Sebastião Marinho eta Lucivan Matias repentisten violen doinu eta bertso zainduak eta azkenik Euskal Herritik Fredi Paia, Xabier Paia eta Maialen Lujanbio, askorentzako lehengo aldiz euskara belarrietara eramaz.

Aurkezpenen ondoren, Euskal Herriaz eta Bertsolaritzaz filme motz bat eta Bertsolariak saio librean hasi ziren: aurretik Sebastião Marinhok aipatua zuen entsaladari Xabi Paiak erantzun zion beraiek zirela entsaladako tomateko freskoak, Fredik berriz publikoari agur bat eta bertan zegoen txapeldu bati ea filmetik irten zen galdetu zion.
 Jarraitzeko gai bat eskatu zitzaion publikoari eta hor irten zen Euskal Herriko indepetziaren gaia. Horrela sortu ziren oltzan PPko hautagaia zen Fredi eta Maialen Euskal Abertzalea Brasilgo hondartza batean: bertsoetan azaldu ziren bainu jantzi ori-gorria, europako euskal indigenak brasilgoei laguntza eske eta amaitzeko Bush eta Lula bera denen harridurarako. Xabierrentzako bi hitz eskatu eta “amor” eta “patraña” hitzekin bi bertso eder entzun genituen amodioaren gazi-gozoaz lehenengoa eta amodioa dena eman nahi eta ordain bezala ezer jaso nahi eza zela esan eta txalo ugari jasoaz. Amaiera punttuka egin zuten.

Emboladoreak izan ziren hurrengoak bere hizkera bizkor eta panderoekin publikoarekin jolasean ekiteko beren ohitura den bezala, baten bizarra, bestearen txapela, emakumeei bertso motzak botaz denen farre eta algara sortuaz.

Sebastião eta Lucivan etorri ziren gero bere viola eta bertso zainduekin. Gai bat eskatu eta Lulataz egiteko esan zietenean, hau ere repetisten antzera Brasilgo Iparraldekoa izanik, bere lanaren defentsa luzea egin zuten. Iparraldeko estautetako estilo eta neurri desbedinetan jarraitu zuten Brasilgo bertsolaritzaren ikuspegi eder bat emanaz.

Ondoren argentinar payadoreak eta brasildar pajadoreak ekin zioten elkarri zirika beren artearen aurkezpena egin ondoren. Brasildarrak emboladerearen laguntza eskatu zuenean bat bi kontra zeudela azaldu zion argentinarrak eta festa berotzen hasi zen: argentinarra gazteleraz brasildarraren estilora eta alderantziz!
Jarraien Sebastião eta Lucivanek Mailenen izena ezin esanik mila izen berri aukeran jarri zizkioten berak, bazela dagoeneko Sonhador izeneko bat eta  Margarida hartuko zuela izen artisitiko bezala erantzunaz denen algaren artean.

Bukatzeko Maialeni norgehiagokan zein zen irabazle galdetu eta hura etzela txapelketa baizik eta festa handi bat erantzutean denen txaloak jaso zituen.
Ordurako programaketa etzen gehiago existitzen eta oltzan bi enboladoreak bere pandero eta bertso motzekin Fredi eta Xabi pandero eta trikixa eskutan zirela bertsotan jotake ari ziren bata besteari ziria sartu nahian gizena zegoela, panderoa jotzeko era edo alkandorearen koloreegatik.
Festa amaitzeko denak batera higo ziren oltzara azkeneko agurra botatzeko denen txalo beroak jasoaz. Gaueko hamaikak ziren , hiru ordu pasa.

Giroa izugarria izan zen, experientzia zirarragarria.
Xabierrek bere azken bertsoan esan zuen bezala, atlantikoa bi kontinenteen arteko kulturaren ibai bat besterik ez da. Horrela izan dedila!


Rate:
http://www.euskosare.org/euskal_mundua/Bertsolari_payadore_pajador_repentista_enboladore_saltxa/eks_newsitem_view