|
2009-04-22
12:31
Translated by: Leire Gaceo Melgosa |
|
|
Komunikazio adituak bilduko dira Industria gizartetik Informazio eta entretenimendu Gizarterako urratsa aztertzeko
Azken bi mendeetan komunikazioaren alorrean gertatu diren aldaketak eta, konkretuki, Industria Gizartetik Informazio eta entretenimenduaren Gizartera emandako urratsa izango du ardatz Komunikazioaren Historialarien Elkartearen X. Kongresuak, ostegun eta ostiral honetan, apirilaren 23 eta 24ean, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, Eusko Ikaskuntzak beste zenbait ikerlari elkarteekin antolatuta.
Kongresuan zenbait espezialistaren partaidetza izango da eta lau alor handitan banatuko da:
1. Masaren Gizartea eta Industria Gizartea
2. Informaziotik Entretenimendura: teknologia berri eta Komunikazioaren Historia
3. Komunikazioa, Kultura eta Identitateak
4. Historiografia: Historia Soziala eta Komunikazioaren Historia
Kongresuaren inaugurazio hitzaldia Glasgoweko Unibertsitateko Philip Schlesinger irakasleak eskainiko du (gazteleraz) eta egungo gizartean ikerlari intelektualek jokatutako papera aztertuko du.
Itxiera ekitaldian, Kongresuak Manuel Tuñón de Larari omenaldia eskainiko dio, bere Bilboko azken irakaskuntza etapan Komunikazioaren Historiaren inguruan kongresuak antolatu zituen historialariari.
Era berean, Bidebarrieta Kulturgunean XIX eta XX. Mendeko Bilboko Prentsaren bilduma egongo da ikusgai.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo