EuskoSare > The Basque World > Argitxu Camus: "Esaterako, markatu nauena da hemengo haurrek gaur egun euskal kulturarekiko ez dutela interes aunitz"
2008-04-04 20:12
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English

Argitxu Camus: "Esaterako, markatu nauena da hemengo haurrek gaur egun euskal kulturarekiko ez dutela interes aunitz"

Argitxu Camus Etchecopar, Renoko Euskal Ikerketa ikasle eta langilea da. Oraingoan, baina, Euskal Herria Hortik Harako lagunek berarekin izandako hizketaldiaren emaitza da segidan irakurriko duguna.

Aurkeztu zaitez.
Argitxu Camus Etchecopar niz, xiberutarra, Omizepekoa. Renora 2004ko abuztuan etorri nintzen tesia egitera. Beti etorri nahi nuen Nevadara, Estatu Batuen mendebalde huntara nire aittattaren aita artzai etorriko zelako.

Pauen ikasle nintzelarik goi–mailako ikasketak egin nituen eta Pariseko euskaldunez ikerketa bat egin nuen. Honek nahia eman zidan konparatzeko zer gertatzen zen beste eskualdeetan nun euskaldunak errezibituak izan ziren. Horrela, harremanetan sartu nintzen Renoko Euskal Ikerketa Zentroarekin eta esan zidaten nahi banuen etortzea.
Nire gaia hemengo euskaldunez eta hoien nortasunaz azterketa bat egitea da. Bost komunitate ezberdin konparatzen ditut: Reno, San Francisco, Boise, New York eta Bakersfield. Herri horietako euskal elkarteetako pertsonak, nor diren, bilakaera, nortasuna, gizon eta emazteen arteko rola konparatzea da nire helburua.


Ikerketa aurreratua duzunez, zerk markatu zaitu gehien euskal komunitate horien artean ?
Komunitate ezberdin hauek hautatu ditut barnean dagoen jendea ezberdina delako, Euskal Herriko toki ezberdinetatik etorri baitira. Adibidez, Renon Hegoaldeko eta Iparraldeko jendea, Kalifornian Iparraldekoak (Baxe Nafartarrak) eta Boisen aldiz, bizkaitarrak.

Gero, markatu nauena da haurrak gaur egun euskal kulturarekiko ez dutela interes aunitz. Beraz, euskal komunitatean bada krisi hori, saiatzen dira gazteak erakartzen baina ez da batere errexa beste aktibitate batzuk dituztelako (futbol amerikarra adibidez) edota lagunak ez direlako baitezpada euskaldunak.

Belaunaldi ezberdinen artean zer ezberdintasun eta aldaketa ikusi dituzu ?
Gaur egun, euskal komunitateetan ikusten duguna da portzentaje handi bat Euskal Herritik etorritako jendea dela. Baina badira beste komunitate batzuk, Boisekoa bezala, biziki...

Osorik irakurri.


Rate:
http://www.euskosare.org/euskal_mundua/argitxu_camus_esaterako_markatu_nauena_da_hemengo/eks_newsitem_view