|
2008-06-04
16:49
Translated by: Aldatz Tames Sarasola |
|
|
Euskara eta Euskal Kultura Helsinkin
Eusko Jaurlaritzak Helsinkiko Unibertsitatean eskeintzen den Euskara eta Euskal Kulturaren ezagutza sustatzeko ikastaroari jarraipena emateko Kultura Sailak eginiko proposamena onartu du. Edizio hontan gainera, eskolei jarraipena emateaz gain, bigarren maila bat jarriko da habian.
Ikastaro hau Eusko Jaurlaritzak 2005 hasitako proiektuaren parte da eta Etxepare Euskal Instituaren sortze lanari loturik dago. Gaur egun, kurtsoa Estatuko (Madril, Bartzelona, Balentzia) Europako (Paris, London, Bruselas, Berlin, Frankfurt, Helsinki, Varsovia eta Poznan) eta Amerikako (Uruguay, Txile, Mexiko eta EEBB) unibertsitate ezberdinetan ikas daiteke.
Programak harreman estua mantentzen du munduko herrialde ezberdinetan ematen diren euskara eskolen garapenerako "Euskara-Eskolak Munduan" egitasmoarekin. HABE Institutak sustatuta, "Euskal-Eskolak" tokian tokiko euskera irakasleak prestatu nahi ditu euskera klaseak emateko.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo