EuskoSare > The Basque World > "Diaspora Bidaian" ikusgarria bidean
2009-11-09 10:28
Last modified: 2009-11-09 10:28
Translated by: Benoit Etxeberri

"Diaspora Bidaian" ikusgarria bidean

"Diaspora bidaian" ikusgarriarekin, Le Théâtre du Versant konpainiak euskal diasporari buruzko nazioarteko ko-ekoizpen bat eskaintzen digu, Bernado Atxaga, Joseba Sarrionandia eta Pier-Pol Berzaitz-en testuetan oinarritua. Udazken honetan ikustekoa...

Nazioarteko ko-ekoizpen bat

Badu orain 10 urte Le Théâtre du Versant konpainiak kultura aniztasunaren eta trukaketen apustua egina duela nazioarteko esperientzia batzuen bidez.

Gauza bera gertatzen da euskal kulturak beste kulturetan daukan tokia aztertzen duen "Diaspora Bidaian" ikusgarri berrian ere. Lan horri esker, konpainiak nazioarteko artisten sare bat osatu ahal izan du bai eta elkarlan bat gauzatu. Alabaina, eszenaratze lana Gaël Rabas (Théâtre du Versant) eta karia hortara bere euskal sustraiak ezagutu dituen Orlando Arocha venezuelarrarena da.

 

Beste lau konpainiek parte hartzen dute proiektuan : Contrajuego (Venezuela), Le Cochon SouRiant (Québec), Ayizan (Haïti) eta Oihulariklown (Euskal Herria).

Diaspora, leienden eta errealitateen artean

"Diaspora Bidaian" ikusgarria Léon eta Jean-Baptiste Uturburu anaien historian oinarritzen da. Barkoxtar hauek Ameriketara joan ziren 1820 urteetan. Bietatik batek aparteko ibilbidea ukan zuen biziki pertsonai famatuen ezagutza eginez : Simon Bolivar, Darwin...
Ospearen gailurrean eta gaitzeko fortunaren jabe zelarik, Barkoxera itzuli zen eta hor bizi izan zen, hil arte.


Hala ere, "Diaspora Bidaian" ez da historia antzezlan bat. Garaiak eta lekuak nahasten ditu eta horrela, Québec-eko Euskaldunen uhartetik Venezuelako basa-oihanera joateko aukera eskaintzen du, bai eta Bordaleko kaietatik Barkoxe sartzeko bidexka batera joatekoa ere.
Pier-Pol Berzaitz-ek kontatu Uturburu anaien biziak erantzuten die Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandia idazleen testuei.

gehiago irakurri eke-ren portadan


Rate:
http://www.euskosare.org/euskal_mundua/diaspora_bidaian_ikusgarria_bidean/eks_newsitem_view