EuskoSare > The Basque World > Euskal Etxeentzako diru laguntzen erregimena arautzen duen dekretua onartu da
2008-03-27 11:25
Translated by: Leire Gaceo Melgosa

Euskal Etxeentzako diru laguntzen erregimena arautzen duen dekretua onartu da

Gobernu Kontseiluak Euskal Etxeentzako diru laguntzen erregimena arautzen duen dekretua onartu zuen pasa den martxoaren 18an, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal etxeei eta euskal etxeen federazio eta konfederazioei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea helburu duen dekretua.

Dekretu honetan aurreikusitako diru-laguntzak honako helburu hauek betetzeko izango dira: euskal etxeen baldintzak hobetzera, edo kanpoko euskal gizataldeen arteko, kokatuta dauden herrialdeen eta Euskadiren arteko kultura, gizarte eta ekonomia harremanak bultzatzera zuzendutako gastu osoak edo gastuon zati bat finantzatzeko. Zehazki, jarduerak honako arlo hauetakoak izan daitezke:

Euskal etxeen funtzionamendu gastuak, eta irabazi asmorik gabe egiten diren urteko programak edo jarduera zehatzak honako hauek lehenetsiz: Gazteria, Emakumea, Kanpo irudia eta komunikazioa, Memoria historikoaren berreskurapena.

Halaber Euskal Etxeen azpiegitura eta ekipamendu gastuak honako hauek lehenetsiz: Katastrofeen ondoriozko kalteen konponketak, Hesi arkitektonikoak ezabatzea, Euskal Etxeen egoitza berriak eraikitzea, Gazteentzako tokiak egokitzea, Gazteen eta emakumeen ekitaldietarako teknologiak berriak ezartzea.

Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren bitartez, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia arduratuko da diru-laguntzon araubideak berekin dakartzan kudeaketa lanez.

 

Informazio gehiago

Eusko Jaurlaritzaren web gunea.


Rate:
http://www.euskosare.org/euskal_mundua/dirulaguntzak_euskal_etxeak_2008/eks_newsitem_view