|
Nerea Pikabea Donostia-San Sebastián, Euskal Herria. 2005-11-25 21:42 Última modificación: 2005-12-08 08:52 |
|
|
Acciones de Documento |
Edurne Pasaban mendizalea, urteko emakume kirolari onena
Edurne Pasabanek 32 urte ditu eta Tolosakoa (Gipuzkoa) da. Betidanik izan du mendirako zaletasuna, baina 2001ean ekin zion zortzimilakoak igotzeari. Everestera igo zen orduan. Geroztik beste zazpi igo ditu: Makalu, Cho Oyu, Lothse, Gasherbrum I, Gasherbrum II, K2 eta Nanga Parbat; azken hau aurtengo uztailean. Austriako Gerlinde Kaltenbrunner eta bera dira munduan, bizirik dauden emakumeen artean, zorzimilako mendi gehien igo dituztenak.
EuskoSarek Edurne Pasabanekin mintzatzeko aukera izan du. “Zortzimilako baten gailurrera iritsitakoan, egia esan, ez dago pentsatzeko denbora askorik; mendiak ikusten dira leku guztietan. Baina nire ustez ikusten dena baino garrantzitsuagoa da sentitzen dena: askatasuna”.
Edurnek aitortu digu Himalaian beste herrialdeetako lagun asko egin dituela, ipar-amarikarrak, italiarrak, argentinarrak, etab.
Azaroaren 24an jaso zuen Pasabanek Espainiako Batzorde Olinpikoaren eskutik emakumezkoen artean Jardunean dagoen Kirolari Onenaren Saria. “Sariak poztu egin nau, batez ere ikusita Batzorde Olinpikoak emana izan dela. Alpinismoari emandako saria izan da, eta hori nabarmentzeko modukoa da”.
Pasabanen hitzetan “horrelako sari batek exijentziak ere badakartza berarekin; hurrengo zortzimilakoa noiz egingo duzun galdetzen dizu jendeak”. Alpinista gipuzkoarrak adierazi du une honetan hausnarketa momentu batean dagoela, baina beharbada datorren urtean beste espedizioren bat egingo duela. Gaur egun Bartzelonan bizi da eta bertan ikasketak egiten ari da “bere etorkizuna ziurtatzeko”. Mendia, kirola eta enpresa uztartuko dituen lanen batean aritu nahiko luke.
Tolosarrak aipatu du Euskal Mendi Federazioak mendian ibiltzen ikasteko ikastaroak antolatzen dituela. “Ikastaroak oso garrantzitsuak dira, mendiak sarritan bizitza jokoan jartzea ekartzen baitu”.
Informazio gehiago euskal alpinismoari buruz:
Igorri mezu bat Euskal Mendi Federazioari
Proyecto de Eusko Ikaskuntza /
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo