|
Euskal Herria Hortik Hara Euskal Herria. 2008-02-29 13:14 Last modified: 2008-02-29 15:06 |
|
|
Euskal Herria Hortik Hara.. Kanadan
Gure espedizioa Montrealeko hirian hasi dugu Otsailaren 15 ean, gauez, aireportuan Kanadako polizia sekretarekin lau ordu pasa ondoren.
Peio Clarisse, 29 urteko gazte baten etxean lo egin dugu aste batez eta berari esker euskal komunitatearekin kontaktuan jarri gira oso azkar. Peio, euskal etxearen lehendakari ordea da eta bazkari baita aktibitate ainitzak bultzatzen ditu, Montreal eta Quebec osoko euskaldun jendea harremanetan jartzeko.
Lehen egunetan ezagutarazi dizkikigun pertsonen bitartez ohartu gara Montrealen euskaldun gutti daudela baina Quebeceko beste eskualdetan baino gehiago, Montrealera heldu baita jende arrotz gehiena. Euskaldunek bide bera segitu dute.
Laister aztertu denuen ere euskaldunak hiru migrazio ezberdinei lotu genezakeela eta horietako azkena berri-berria zela. Lehenak, bale arrantzaleak baina horiek Quebec sortu aintzin eta berriz itzuli ziren Euskal Herrira.
Ondotik, 70.hamarkadan, Montrealen izan zen erakusketa unibertsalaren ondorioz itzuli zirenak. Horietariko batzuk Quebecen daude oraindik. Eta azkenik, gaur egungoa: ikastera etorritako gazteak baita ere bizi eroxoago baten bila etorritakoak (lana, etxea, bizi maila, …).
Gure lehen elkarrizketek erakutsi ziguten euskara guttik zekitela eta euskaltasuna bizi moduan baita euskaldun arimaren izpirituaren aldarrikapenean oinarritzen zutela. Hor arte, iparraldeko jendearekin topatu ginen bakarrik.
Euskal Etxera hurbiltzerakoan, Otsailak 20an, euskara kurtso baten segitzea erabaki genuen praktikotasunari lotzeko. Sei ikasle zeuden egun hartan ikasle berri baten laguntzarekin: azken honen mutil laguna donostiarra izanki euskara ikastea erabaki du euskal errorik ez izan arren. Klaseak bi ordu iraun zituen Oneka Alvarez, 29 urteko bilbotarraren begibistan. Onekak euskara irakasten du Montrealen baina aldi berean bere ikasketak segitzen ditu. Bere mutil laguna,euskalduna, Gorka, berarekin bizi da baita ere.
Kurtsoan, adin guzietako ikasleak topatu ditugu: Ernest Behaxateguy, 72 urteko Hendaiarra eta 45 urtez Montrealen bizi dena; Ludovic (22 urte) Hendaiarra Montrealera ikasten eta bizitzera etorria ala Guillaume, frantsesa, euskal musika taldeak gustuko dituelako (Berri Txarrak, Lehiotikan, ) euskara klaseak hartzen dituena.
Talde polita, giro alaia baina kopuru apala …
Non daude Peio Clarissek aipatzen zizikigun ehun bat kide bazkarietan topatzen direnak ?
Erantzuna ez dago urrun. Hau da, Jean Goienetxe, euskal etxeko lehendakariak esplikaten zigun laister transmisio arazo larria dagoela. Zahar gutti noski baina gazte motibatu gutti ere bai. « Euskaldun bihotzak falta direla » zion Goienetxek. Gazteak berriz zaharrek konfiantza gutti egiten diela ere zioen. Hauek dira elkarte guzien gorabeherak azkenean baina « Quebecen Euskal Herritik urrun arazo hauek euskal kultuararen garapena akitzen dute » Adelaide Daraspek adierazi zigun bezala.
Quebecen distantziak handiak eta negu latzak ez du gehiegi laguntzen euskaltasuna mantentzen. Batzuek aldiz lortzen dute beste era batera.
Hala nola, Charlevoix eskualdean, kontzeptu berezi baten bitartez euskal kultura babestea lortzen dute Etxeberrigaray familiak. Hau da, Jean Jacques Etxeberrigaray eta Isabelle Mihurak euskal baserri bat sortzea erabaki zuten Charlevoix eskualdean euskatasuna biziarazteko. Hor bertan, euskal produktu ugari aurkitu ditugu : ahatekia, Ezpeletako piperra, etab… Euskal Herriko giroa isladatzea da hoien helburuetariko bat. Bikoteak euskal jatorriak ditu eta 20 bat urte daramate Kanadan orokorki. Baserriaren kontzeptua sortuz, aukera zen haientzat haien kondu jartzea eta ber mementuan haien euskaltasunari leku paragabea eskaintzea. Horrez gain, beren bi alabak , Alaia eta Izar (7 eta 9 urte), urtero Euskal Herrira doazte aitonamonak bisitatzera familia eta euskaltasunarekin lotura gal ez dezaten. Ondorioz, konturatu gara gurasoek alabei euskal kultura trasmititzeko asmoa oso azkarra dela.
Familia honen proiektuak esperantza uzten du gerorako nahiz eta eusaldun gutti dagon han. Lotura gehiago izanen denean jendearen artean, gazteek beregatuko dutelarik euskaletxearen tresna, motibazio sortu batzuei esker agian. Baina Québec-en iraunkortasunean plantatzeko euskal mundua, han bizi eta egon behar litzateke eta ez da iduriz ikusitako gazte gehienen helburua…
Hala eta guztiz ere, gure bidaiak segitzen du eta hamar egun gelditzen zaizkigu Montréalen, Ottawan, « elurretako euskaldunekin » St Laurent ibaiaren inguruan Euskal Herriaz hitz egiteko, haien beharrak eta ametsak gogoetatzeko, baita gure bateriak ber kargatzeko San Francisco-ra abentura berri batera bidaiatu aintzin, martsoaren 7-tik landa.
Gure argazki galeria bisitatu.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo