EuskoSare > The Basque World > Euskal Herria Hortik Hara : Venezuelatik Argentinara
Euskal Herria Hortik Hara
Euskal Herria.
2008-05-09 15:30
Last modified: 2008-05-09 15:34
Translated by: Benoit Etxeberri

Euskal Herria Hortik Hara : Venezuelatik Argentinara

Lapurdiko hiru lagun gira : Marina Tellechea, Haitz Aldana eta Antton Lannes. Hortik sortu da, EUSKAL HERRIA HORTIK-HARA elkartea, proiektuaren eramaile dena.Gure proiektua, bideo dokumental baten egitea da euskal kulturaren garapenari buruz Ameriketan, gazteen ikuspunduan oinarrituz bereziki.

Denbora lasterka doa eta azken artikuluetatik hilabete aberats bat pasa da kasik, Venezuela eta Argentina artean nahizeta guttidanik Argentinan gauden.

Venezuelan pasatutako denbora laburra izan zen eta bi asteak laster irentsiak genituen. Euskaltasunaren kondua txarrera doala nabaritu zaigu maila anitzetan, hango jendeak erranik eta gure begiek ikusi dutenetik ere bai . Euskal etxe kristonak dauzkate izan Caracas-en, Puerto La Cruz-en ala Valencian, nahizeta azkeneko horren ikusteko denbora ez dugun izan. Kristonak, ederrak, pizinarekin ere Caracasen, baina denok dakigu haunditasunak, diruak eta kopuruak ez duela dena egiten batez ere kulturaz eta arimaz hitz egiten delarik.

Ohartu garenez, azken hamar urteetan, euskal etxeen dinamika anitzez apaldu da eta euskal kultura hiltze ixil batera doala ematen du. Euskal jatorrizko jende anitz dago Venezuelan eta euskaltasun hori agertzen da argiki pertsonak galdezkatzerakoan ;  baina badirudi ezintasun sentimendu bat daukatela egoera latz honen garapenari begira. Penagarria izan zen beraz, Venezuelako euskal munduaren egoeraren lekukoak izatea, nahizeta aukera eman digun jende zoragarrien ezagutza egiteko ; penagarria, baina beharrezkoa eta aberasgarria ber mementuan erakusten digulako, alde batetik zein erraz gal dezakegun gure kultura arreta galduz geroz, eta bestaldetik  Euskal Herriari itzulitako laguntza dei bat bezala hartu dugulako,euskaldun guzion ardura delako, gure kultura hiltzen ez uztea Euskal Herrian eta munduan zehar ere bai.

Ea zer gertatuko den eta zer eginen den horren aldatzeko…

 

Argentinan gaude orain eta aste bete bat daramagu hemen. Kontrastea ikaragarria da ikusiz zenbat euskal zentro, aktibitate kultural eta hainbat baliabide dauden euskaltasuna bizitzeko. Zenbaki batek ongi islada dezake desberdintasun hori : 80 euskal zentro herri osoan eta bost baino gehiago Buenos Airesen bakarrik.

Hemen dauden arazoak oso ezberdinak dira eta Euskal Herrian daudenen antzekoak ein batean… Batek dion bezala : « non daude 3 euskaldun, daude 5 iritzi… ».

Gure bideak segitzen du beraz eta bidaia bukatzera doa jadanik, eta nostalgia pixkabat sentitzen dugu jadanik ; baina denbora gutti dagosentimendu horientzat lan anitz daukagulako eta etengabe ezagutza paregabeak egiten ditugulako. Buenos Aires utziz geroz iparreruntz igo gira.

Paranan gaude orain, laster Rosarion, eta La Plata, Uruguay, Buenos Aires-era itzuli  aintzin.

Euskal Herria hurbiltzen zaigu !!!

 


Rate:
http://www.euskosare.org/euskal_mundua/ehortikhara_venezuelatik_argentinara/eks_article_view