EuskoSare > The Basque World > Euskal Herria Hortik Hara.. kalifornian
Euskal Herria Hortik Hara
Euskal Herria.
2008-03-14 12:44
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English
Antton, Haitz, Marina eta atzean San Franciscoko bista zoragarria.

Euskal Herria Hortik Hara.. kalifornian

Gure proiektua, bideo dokumental baten egitea da euskal kulturaren garapenari buruz Ameriketan, gazteen ikuspunduan oinarrituz bereziki. Geroari eta gazteriari itzulia den proiektua izanen da, gazteen eta populakuntzen euskal kulturarekiko harremana erakutsiko duena.

Azkenean Kalifornian gaude. Martxoaren 7tik, espedizioak San Francisco-n bere kamara pausatu du, gure hegazkinak zeruko tenpesta gaindutuz geroztik.

Lehen asteburuan, Euskal Etxearen ezagutzari eman dugu denbora, gure bi laguntzaile berriek ateak zabaldurik : Johnny Curutchet eta Phillipe Axerritogaray.

Han, laster ohartu ginen Québec-ekiko ezberdintasun ugari zeudela.

Lehenik, elurrari agur beroak egin dizkiogu, eguzki izpiei, tenperatura goxoei eta kolore argiei lekua uzteko. Euskal komunitateak ere kolore gehiago ditu hemen eta euskal etxea bere araberazkoa da. Haunditasunez izugarria da :  ezker pareta, ostatua, bulegoak, jatetxea, ahantzi gabe garaian etorritako artzainen omenez eraikitako etxola ttikia, baita gernikako arbolaren sustraietatik sortutako zuhaitza.

Asteburu aberats hontan, belaunaldi guziak elkartzen dira aktibitate ainitzen inguruan aste guziz bezala. Denak tinko atxikiak dira, antolaketa milimetratuan.

Larunbat goizean, gazte-helduek dantza kurtsoak segitzen dituzten bitartean ezker paretan, goiz eskolak bere 30 bat haur taldea biziarazten du ondoko gela batean. Denak bolontatez heldu dira, erakasle-guraso haurren zaintzeko eta alaitzeko euskal giroan. Euskara ere entzuten da helduen artean, nahizeta denek ez duten ongi menperatzen. Kaxik denak San Francisco-n sortuak dira ; alta, 30 urte ingurukoek euskara (gehiago batuan) ongi dakite, Idoia Urruti (goiz eskolako erakasle bat) bezala. Zaharrek, etxeko euskara mintzatzen dute, haien jatorrizko probintziaren araberazkoa ameriketan sortu edo ez.

Hortik pausu batzuetara,Valerie-k(30 urte)bere aitamek lehen egiten zuten bezala,dantza kurtsoak ematen ditu, helduei goizean eta ttikiei arratsaldean, txistuarekin ahoan eta makila eskuan erritmoa markatzeko.16 gazte dira helduen taldean, doblea haurren taldean.

Azken honek, frantsesez(euskara ez baitu menperatzen) esplikatzen zigun dantza talde horien kudeatzean sentitzen zuen poza eta munduko euskaldunei ekartzen dion atxikimendua,dantza bektore bezala hartuz.

Noski, hor ere Montrearen bezala,zaharrenak kezkatzen dira geroari begira, gazteen segida hartzeko ahalmenaz, baina gure kanpoko begiradarekin, erran dezakegu halako antolakuntzak, hainbeste bizi eta jende motibatuarekin, egun ederrak dituela euskal etxeak bere aintzinean, dinamika berdinean segitzen badu.

 

Bukatzeko euskal etxeak euskal kultura bizitzeko eta euskara ikasteko tresnak garatu baldin baditu(1982-an sortua izan da zentroa), jakin du ekonomikoki autofinantziaketa sistema baten planteatzea, jatetxearen sortzearekin batez ere : azken hori deneri idekia da eta ez euskal jendeari bakarrik. Horrek diru sartze erregularrak segurtatzen ditu, bainan ber mementuan, elkarbizitzarako aberastasun handi bat ekartzen du bi mailatan :  igandean, euskal jendeak eta zaharrek bereziki, elgarrekin jateko, musean hartzeko parada dute; bestalde kanpoko jendeari Euskal Herria, bere kultura eta euskaldunak ezagutarazteko aukera paregabea eskaintzen du.

 


Rate: (1 votes)
http://www.euskosare.org/euskal_mundua/euskal_herria_hortik_hara_kalifornia/eks_newsitem_view