EuskoSare > The Basque World > Eusko Ikaskuntzak eta Segurako Udalak lankidetza hitzarmena sinatuko dute
2009-04-16 12:04
Last modified: 2009-04-16 12:06
Translated by: Leire Gaceo Melgosa

Eusko Ikaskuntzak eta Segurako Udalak lankidetza hitzarmena sinatuko dute

Ostiralean, Segurako Udalak kultura eta zientzia lankidetza hitzarmena sinatuko du Eusko Ikaskuntzarekin, aurrerantzean kultura ekintzak elkarrekin jorratzeko.

Honekin, 98 hitzarmen sinatu ditu Eusko Ikaskuntzak euskal udalekin kultura eta zientzia jarduerak garatzeko, hauetako 32 Gipuzkoan.

Lankidetza hitzarmen hauen baitan artxibo eta liburutegiak eguneratzen dira, ondarea erroldatzen da, ikerketa bekak ematen dira, erakusketa, jardunaldi eta kongresuak antolatzen dira, gogoeta estrategikoak egiten dira, liburuak editatzen dira edo udalerrietako ondare herrikoi eta historikoko bilketak sustatzen dira.


Rate:
http://www.euskosare.org/euskal_mundua/eusko_ikaskuntza_segurako_udala/eks_newsitem_view