EuskoSare > Monde Basque > Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua bihar hasiko da Gasteizen
2009-11-17 14:28
Dernière modification: 2009-11-17 15:24
Traduit par: Leire Gaceo Melgosa
Actions sur le document

Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua bihar hasiko da Gasteizen

Gizarte berrikuntza kongresuaren ardatz nagusia izanda, Eusko Ikaskuntzak gogoeta egingo du euskal gizarteak elikatzen duen aurrerapen kontzeptuen eta praktiken inguruko galdera kritikoak eta garapen kontzeptuaren estrategia tematikoak ezagutzeko, gizarte dimentsioan indar berezia eginez. Hori guztia azaroaren 18 eta 20a bitartean, Gasteizko Europa kongresu jauregian.

Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza da egun instituzioek eta Eusko Ikaskuntzak partekatzen duten helburuetariko bat; hain zuzen, gai honek izan behar luke egungo gizarte globalean burutzen diren ekimen ekonomikoen eta politikoen abiapuntua. Ideia hori adierazi dute Eusko Ikaskuntzako lehendakari Jose María Muñoak, Kongresuko lehendakari Teresa del Vallek, Arabako Diputatu Lorena López de la Callek eta Gasteizko alkateorde Maite Berrocalek datorren astean Gasteizen egingo den Kongresuaren aurkezpen prentsaurrekoan.

Kongresuaren aurkezpenean, Eusko Ikaskuntzak gogorarazi zuen aurreko Kongresuan, Garapen Iraunkorrari buruzkoa, erabaki zuela gizarte berrikuntza izango zela orain egingo den kongresuaren ardatza, gizarte bezala izango dugun etorkizunerako funtsezko gaia baita.

XVII. Kongresuak batuko dituen ekintza desberdinak errepasatuz, Teresa del Valle Kongresuko lehendakariak gogorarazi du euskal gizartean elikatzen ari garen aurrerapen kontzeptuen eta praktiken inguruko galdera kritikoan datzala garapen kontzeptuaren estrategia tematikoak, gizarte dimentsioan indar berezia eginez. Azpimarratu nahi izan du baita Kongresuak aurkezten duen parte-hartze aukera zabala eta gogora ekarri du hiritarrengandik hurbilen dauden instituzioek, udaletxeek, parte-hartze berezia izango dutela ekitaldi honetan, Eusko Ikaskuntzaren esparruan duten moduan. Era berean, aipatu nahi izan du Gazte Foroan gizarte garapen iraunkorraren inguruan hausnartzeko 312 ikasle, unibertsitate desberdinetako irakasleekin batera, egiten ari diren lan eskerga.

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udaletxeak harrotasunez hartu dute hain gogoeta garrantzitsua hartzeko aukera, bai erakunde antolatzailearen bai landuko den gaiaren garrantziagatik, eta espero dute aurrera begira jarraipena izango duen elkarrizketa baten hasiera izatea.

Ikus Kongresuaren egitaraua.

Eusko Ikaskuntzari buruz:

Eusko Ikaskuntza erakunde zientifiko-kulturala da 1918an Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako foru diputazioek sortua, euskal kultura garatzeko tresna egonkor gisa. EAEn, Nafarroan eta Iparraldean dago. Izaera pribatua du eta mundu osoan dauden bazkideek osatzen dute. 15 alor zientifikoetan biltzen dira. Eusko Ikaskuntzak hiru fundazio ditu: Asmoz Fundazioa, Euskomedia Fundazioa eta Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa. Dagoen erkidegoetako erakunde publikoekin elkarlanean jarduten du, Euskal Herriaren garapena bultzatzen du eta gizarte gizarte kohesioa eta izaera partekatuak bultzatzen ditu, horretarako ikerketak eginez eta ezagupena zabalduz.

 


Qualifier :
http://www.euskosare.org/euskal_mundua/eusko_ikaskuntza_xvii_kongresua/eks_newsitem_view