EuskoSare > The Basque World > Gastronomia > San Frantziskon aurrera egiten ari den euskal sukaldari gaztea
2009-03-23 17:52
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English
Martin Noblia chef eta jabea Iluna Basque bere jatetxean.

San Frantziskon aurrera egiten ari den euskal sukaldari gaztea

Mattin Noblia, 22 urtekoa, Estatu Batuerara joan zen gauza berriak ikusteko eta bizimodu berri bat bizitzeko asmoz. Urtebete geroago, bere jatetxea ireki du Kalifornian, San Frantziskon, "Iluna Basque" izenekoa. Azken hilabete honetan "Eguna Basque" ireki berri du, gazteak erakartzen dituen kafetegia hain zuzen, San Frantziskoko jende modernoa.

Biarritzetik 20 bat minutura dagoen Kanbo herrian jaioa eta hazia, bost urte besterik ez zituela hasi zen sukaldean Mattin bere aitarekin. Sukaldaritzako heziketa ikastaro bat egin zuen 14 urterekin; horixe da sukaldaritza profesionala ikasteko adin gazteeneko ikasleak hartzen dituen sukaldaritza eskola bakarra. Hamazazpi urterekin, berriz, leku askotan lan egiten hasi zen chef laguntzaile eta chef gisa. Orduan, bere herritik haratago begira jarri zen, bizimoduaz gozatzeko modu berri bat aurkitzeko itxaropenarekin. Bilaketa horrek 2002an Kaliforniaraino eraman zuen, eta han San Frantziskon denbora luzez bizi den Gerald Hirigoyen euskal sukaldariak aukera bat eskaini zion.

Nobliaren ametsetako bat pintxoen jatetxe bat irekitzea zen, Donostiako pintxoen antzeko zerbait alegia. EuskoSareri adierazi dioenez "zerbait gaztea eta modernoa sortu nahi nuen, San Frantziskoko jende gazteari zuzendutako zerbait, 20 eta 30 urte bitartekoei hain zuzen ere. Horixe egin zuen berak. Kaliforniara iritsi zenetik urtebete igaro ondoren, "Iluna Basque" jatetxea ireki du San Frantziskoko Northbeacheko bizilagunentzat. Gaur egungoa eta modernoa izan arren, antzinako euskal senari eusten dio jatetxeak. Horman zintzilikatuta dagoen pantaila lau batean erakusgai dauden euskal irudiak ikus ditzake jendeak. Lehen San Frantziskon egon diren antzinako estiloko euskal jatetxeetatik desberdina da hau. San Frantziskon eta Kaliforniako hegoaldean, eta baita Nevadan ere, menu osoa zerbitzeko ohitura bada; bainan Iluna Basque jatetxean plater txikiak, hau da, pintxo mota desberdinak eskaintzen dira. Edari tanta batzuk hartu, zerbait jan eta alde egin nahi duen jendearentzako tokia da.

Aurreko hilabetean Eguna Basque izeneko kafetegia ireki zuen Nobliak Iluna Basque jatetxeko atariaren eskubitara. Egunean zehar mokadutxo bat hartzeko aukera eskaintzen dio jende gazteari kafetegi horrek, eta baita ere, Internetera konektatzeko wireless sarea dauka. Bi jatetxe horiek asteko 7 egunetan irekita daude. Lanpetuta dagoen euskal gaztea da.

Etorkizunean berriro Euskal Herrira itzultzeko asmoa duen galdetu diogunean, Nobliak erantzun digu bere bizitza non egingo duen, erabaki horren baitan dagoela hori. Berari gogorra egiten zaio Euskal Herrian bizi den bere familiarengandik urrun egotea. Azken hiru urteotan lagun berriak egin dituen arren, bera bakarrik dago hemen. Den-dena berria da. Hala ere, hemen gustura bizi da eta adierazi du Amerikak Euskal Herriak sekula emango ez zizkion aukerak eskaini dizkiola. Berak aukera asko aurkitu ditu jatetxeen negozioan. Berak bere gaitasuna maila gorenera eramateko aukera nahi zuen, eta ez sukaldari arrunta bat izatera mugatuta egon. Nobliak adierazi duenez "hemen Amerikan zer egin nahi duzun eta zer nahi duzun baldin badakizu, jendeak laguntzen eta babesa ematen dizu". Gainera, modelo gisa entretenitzeko aukera du hemen, Euskal Herrian sekula egin ahal izango ez zuena. Bere etorkizunari dagokionez, bera oraindik gaztea da eta aukerak amaiezinak dira.

Mattin Nobliaren jatetxeei buruzko informazio gehiago izateko ikus web hau: Iluna Basque


Rate:
http://www.euskosare.org/euskal_mundua/gastronomia/mattin_noblia_iluna_basque-eu/eks_newsitem_view