|
2009-11-13
12:17
Last modified: 2009-11-13 12:18 |
|
|
Gazteria eta euskara XXI. mendean
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazteak asteburu honetan bilduko dira (azaroak 13, 14 eta 15) Hondarribian XXI. mendeko euskararen egoeraren inguruko esperientzia eta iritziak parekatzeko. Hala, Eusko Ikaskuntzako Gazte saila den Ei-Gaztek bultzatutako Euskara da nire aukera. Zein da zure estiloa?
Pasa den maiatzetik, talde desberdinetan banatutako gazteek belaunaldi berrien arteko euskararen erabileraren inguruko testigantzak jaso dituzte eta horren inguruko gogoeta egin dute. Halaber, hiritarren eguneroko bizitzan, erakunde eta komunikabideetan euskarak duen presentzia aztertu dute, euskalkien inguruko hausnarketarekin batera. Guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriguneetako euskararen egoera eta hizkuntza honetan bizitzeko aukerak aztertzeko eratu da, beti ere, egungo gazteen ikuspegitik. Konkretuki, Aramaio, Bilbo, Donostia, Markina-Xemein, Oñati eta Gasteizeko egoerak aztertu dituzte.
Asteburu honetan Hondarribiko aterpetxean egingo duten topaketan talde desberdinek beren herri eta inguruan jasotako datuak erkatuko dituzte.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo