|
2009-04-23
12:07
Last modified: 2009-04-23 12:08 Translated by: Leire Gaceo Melgosa |
|
|
Jardunbide egokien sustapenaren bidez Aralar eta Aizkorriko larreak mantendu eta hobetzeko bultzada
Eusko Ikaskuntzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentua), prentsaurrekoa eman zuten Foru Aldundiko jauregian Abeltzaintza jardunbide egokien sustapenaren bidez mendiko larreak mantendu eta hobetzeko egitasmoaren aurkezpena.
Azken hilabeteotan garatu diren lehenengo ekintzak jakinarazi dituzte, laneko bigarren ataleko edukiekin batera. Halaber, egitasmorako prestatu diren material grafikoak eta webgunea aurkeztu zituzten.
Egitasmoaren fitxa teknikoa:
- Datak: hasiera 2008/11/03 eta amaiera 2010/10/31
- Ekimena: Fundación Biodiversidad erakundearen empleaverde programa (Europako Gizarte Funtsaren Moldagarritasuna eta Enplegua 2007-2013 programa operatiboarekin batera finantziatua).
- Onuraduna: Eusko Ikaskuntza
- Laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia
- Eremu geografikoa: Aralar eta Aizkorri-Aratz parke naturalak
- Hartzaileak: sektoreko langileak (artzainak) eta nekazaritzan lan egiten dutenak
- Helburua:
Aralar eta Aizkorri-Aratz parke naturaletako larreak zaintzea eta hobetzea, artzaintzako sistemetan abeltzaintzarako jardunbide egokiak aplikatuta. Helburu nagusia aniztasun biologikoa, paisaia eta habitat naturalak zaintzea eta hobetzea da, baita pertsonen ekoizpen jarduerak mendiguneetan integratzea ere, garapen integral eta iraunkorra lortzeko.
- Alderdi nagusiak:
- Abeltzaintzako guneen erabileran aniztasuna sustatzea eta inguruarekin bat egitea, bioaniztasuna eraginkortasun handiagoz babesteko eta ekosistema horrek gizarteari ematen dizkion zerbitzu ekonomikoak zein estetikoak zaintzeko.
- Mendietako larreetan abeltzaintza tradizionalari eustea, ekoizpen gaitasuna, errentagarritasuna eta kalitatea hobetuz, baina bereizgarri dituen balio tradizionalei kalterik egin gabe.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo