EuskoSare > The Basque World > Kolonbiak hizkuntza indigenak Euskararen bidez berpiztu nahi ditu
Maider Lacalle Clemente
2008-04-22 13:37
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English
Copyright Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza

Kolonbiak hizkuntza indigenak Euskararen bidez berpiztu nahi ditu

Kolonbiako gobernuak bertako hizkuntza indigenak berreskuratzeko asmoa duen programa baten akordioa sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin
Euskal Herrian azken 30 urteotan Euskarak eta tokiko hizkuntz politikak izan dituen eraldaketa nabarmendu ditu Kolonbiako Kultura Ministrak, Paula Marcela Morenok. Berak eta Miren Azkaratek, Eusko Jaurlaritzako Kultur Kontseilariak, Ajuria Enean sinatu dute hizkuntz kolaborazio akordioa.

 
Itun honen bidez, Eusko Jaurlaritzak Euskararekiko eta hizkuntz politikarekiko azken hiru hamarkadetan izan duen esperientza konpartituko du Kolonbiako gobernuarekin, nork herrialdeko hizkuntz indigenak arriskuan ikusten dituen.

Hirurogei hizkuntza baino gehiago hitz egiten diren Hegoamerikako herrialde honen gobernuak 2007ko uztailan eskatu zion Eusko Jaurlaritzari hizkuntz natiboak berpizteko laguntza. Geroztik, bi herrialdeetako gobernuak etorkizunera begira daude eta Maiatzean Kolonbian antolatuko den hitzaldiari buruz ere aritu ziren atzoko ekitaldian Gasteizen.

Eusko Jaurlaritzak Kolonbiako egoera linguistikoa aztertuko du eta erabiliko dituen tresnen artean dago hizkuntz indigena hauen inguruan, kreola eta romanesa bi aipatzearren, instituzio publiko eta pribatuetan informazioa dibulgatzea eta hizkuntz akademiak sortzea.

Proiektu honek lau urte iraungo ditu.


Rate:
http://www.euskosare.org/euskal_mundua/kolonbia_hizkuntza_indigenoak_euskararekin_berpiztu/eks_newsitem_view