EuskoSare > The Basque World > Korrika Asian
2009-04-06 10:16
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English

Korrika Asian

Korrikaren 16. edizioa ere Asiaraino iritsi zen. Hong Kongen hasi, Shanghaitik pasa eta Beijingeko Harresi Handian bukatzeko. Bere ibilbidea Hong Kongen hasi zuen martxoaren 29an Hong Kong Sevens errugbi txapelketa ikustera joan ziren euskaldunekin.

Apirilaren 4ean, testigoa Shanghaira pasa zen.Yuyuan Shanghaiko alde zaharrean, talde argazkia atera eta txinatarren artean han gertatzen ari zenaren izugarrizko jakin mina piztu zen. Ondoren, Euskal Etxearen inguruko kaleetan zehar Korrikari eman zitzaion hasiera, urduritasun apur batekin duela 2 urteko Korrikan poliziak Korrika geratu egin bai zuelako. Fuxing lu, Taoping lu, Wuyuan lu lehenengo testigo aldaketa egiten da, Wulumuqi lu testigoaren bigarren aldaketa egiten da, Euskal Etxean bukatzen da korrikaldia, eta irrifarreak nagusi dira. Aurtengo edizioan Korrika hasi eta bukatu ahal izan dutelako. Arnasa hartu eta Iker Iriartek egindako bertsoak kantatzen dira. Indarrak berreskuratzeko bazkari bikainaz disfrutatu zen Euskal Etxean bertan.

Apirilak 5ean testigua Beijingera pasa zen, eta Korrika historian lehen aldiz Harresi Handian egiteko asmotan. Kontutan izan behar da hau erronka izugarria dela, baina euskaldunal kokildu beharrean autobus bat alokatu eta hara joan ziren ilusioz beterik Asiako Korrika 16 han bukatzera. Eta eguraldi ona izateaz gain, Korrika ere egiteko aukera izan zuten trabarik gabe.
 
Informazio iturria: Estibalitz Gete, Shanghaiko Euskal Etxeko Lehendakaria.


Rate:
http://www.euskosare.org/euskal_mundua/korrika_16_asia/eks_newsitem_view