|
2008-08-08
16:46
|
|
|
|
Olinpiar jokoak
Joko olinpikoak, mundu mailako kirol norgehiagoka ospetsuenak dira, non kirol desberdinetako atletek parte hartzen duten nazioarteko ekitaldi handi honetan.
Bi motatako Joko Olinpikoak daude; hain zuzen ere, Udako Joko Olinpikoak, lau urtean behin gauzatzen direnak, eta Neguko Joko Olinpikoak, non 1992tik aurrera bi urtetik behin burutzen diren. Nazioarteko Olinpiar Batzordea (NOB) da Olinpiar Jokoak antolatzeaz arduratzen dena.
Antzinako Olinpiar Jokoak
Egungo Olinpiar Jokoen jatorria Antzinako Greziako hiria zen Olinpia-n aurkitu behar ditugu. Zehazki, K.a 776-tik K.o 392 urtera bitartean bere jainko-jainkosen omenez ospatzen ziren; jai erlijioso, kultural eta kiroleko ekitaldietan aurkitu behar ditugu sustraiak.
Greziako Joko Olinpikoek izaera erlijiosoa zuten batik bat. Hasierako norgehiagokak oinezko lasterketak ziren batez ere. Geroago, izaera zabalagoa hartu zuen ekitaldiak. Horien artean, borroka, pentatlona, xabalina jaurtiketa, disko jaurtiketa eta luzerako saltoa,pankrationa, gurdi lasterketa, poesia, musika eta dantza txapelketa biltzen zituzten.
Olinpian 293 Joko gauzatu ziren, Teodosio I.enak 393. urtean debekatu zituen arte. Zio bezala, kutsu paganoa zutela erabili zuen enperadore kristauak.
Ibilbide historikoa
Egungo Olinpiar Jokoen sortzailetzat Baron Pierre de Coubertin frantziarra hartu da. Halere, ezin ahantz daiteke Evagelis Zappas abizena zuen greziarrak Grezian Jokoak berreskuratzeko egin zuen saiakera XIX. mendean. Saiakera honek porrot egin eta 1894an Coubertinek lortu zuen antzina ospatzen ziren Jokoek jarraipena izatea.
Honela, Jokoak lau urtez behin eta munduko hiri desberdinetan gauzatzea erabaki zen. Honekin batera, Joko Olinpikoak zuzenduko zituen Nazioarteko Olinpiar Batzordea (NOB) sortzea adostu zen.
2008ko Olinpiar Jokoak: Beijing
Abuztuaren 8an hasiko dira Beijing-o Olinpiar Jokoak. Bertan mundu osoko kirolariek hartuko dute parte eta euskaldunak ere izango dira tartean. Txirrindularitzan, belan, piraguismoan, tiro olinpikoan, igeriketan, triatloian, taekwondon, hockey-an, borrokan, judoan eta eskubaloian ikus ahal izango ditugu Beijingo Joko Olinpikoetan parte hartuko duten 24 euskal kirolariak. Guztiak, BAT Basque Team, Euskadi Kirola Fundazioaren babesarekin joan dira Beijingera.
2008ko Olinpiar Jokoetara joango diren euskal atletak
Mikel Odriozola atletismoan, Naroa Agirre atletismoan, Yoana
Martínez badmintonean, Jon Belaustegi eskubaloian, Iker Romero eskubaloian,
Iñaki Lejarreta txirrindularitzan, Asier Maeztu txirrindularitza-pistan, Unai
Elorriaga txirrindularitza-pistan, Leire Olaberria txirrindularitza-pistan,
Almudena cid gimnasia erritmikoan,
María López de Eguilaz belar gaineko
hockeyan, Rocío Ibarra belar gaineko hockeyan, Bárbara Malda belar gaineko
hockeyan, Leire Iglesias judoan, Maider Unda borroka librean, Borja Iradier
igeriketan, Arantxa Ramos igeriketan, Maialen Chorraut piragüismoan, Ander
Elosegi piragüismoan, Jon Garcia taekwondoan, Juan José Aranburu tiro
olinpikoan, Ainhoa Murua triatlon, Iker Martínez belan eta Xabi Fernández
belan.
Beijing: protesta eta aldarrikapenen eszenatoki
2008ko abuztuaren 8an Txinan gauzatuko diren Joko Olinpikoak, hainbat aldarrikapen eta protesta jasan egin dituzte, herrialdeak Tibet-ekin duen erlazio tira-biratsua dela eta beste hainbat gauzen artean. Aldarrikapen hauetariko bat olinpiar jokoen erreferentea den zuziaren ibilbidea boikoteatu egitea izan da, hau Europako hainbat herrialde gurutzatzen zebilenean.
Loturak:
Nazioarteko Olinpiar Batzordea (NOB)
eitb24 Albisteen eta informazioaren Euskal kanala
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo