|
2008-11-04
14:31
Last modified: 2008-11-04 21:03 Translated by: Maider Lacalle |
|
|
Amaitu da 2008ko Euskal Aste Nazionala Argentinan
Festa, musika, tailerrak eta kontzertuz beteriko aste bat eta gero, La Platako Euskal Aste Nazionala 2008 amaitu egin da. Igandean ospatu ziren asteari bukaera emateko ekitaldi ugari. Festa honek Argentina eta Uruguay bezalako herrialdeetako lagunen Euskal Herriarekiko sentimendua indartzera lagundu du berriro ere.
Goizeko 10etan ospatu zen Héctor Aguer Artzapezpikuak antolatutako meza, zeinetan Aretxabaletako Akordeoien Orkestrk hartu zuen parte. Ekitaldiaren amaieran homenaldi bat egin zitzaien txistulariei eta delegazio guztiek dantzatzen aritu ziren Moreno Plazan.
Ospakizunen aste hau ospatzeko bazkari nagusi bat antolatu zen UPCNren polikiroldegian, zeinetara Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz Politikaren Kontseilari Ordea, bezalako pertsonalitateak inguratu ziren.
Jada badakigu datorren urteko Euskal Aste Nazionala Bahía Blancan ospatuko dela. Orain urtebete besterik ez dugu itxaron behar Argentinako Euskal diasporaren festarik garrantzitsuenaz gozatzeko.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo