EuskoSare > The Basque World > Xarnege eusko-gaskoi taldeak Mexikoko Bostgarren Ollin Kan Jaialdian parte hartu zuen
César Maldonado
Mexico.
2008-06-04 16:51
Translated by: Leire Gaceo Melgosa

Xarnege eusko-gaskoi taldeak Mexikoko Bostgarren Ollin Kan Jaialdian parte hartu zuen

Pasa den hileko larunbatean, maiatzaren 5a, Mexiko hiriko Tlalpan Delegazioko Bostgarren Ollin Kan Jaialdian “Xarnege” taldearen partaidetza bukatu zen. Xarnegek bi kontzertu eman zituen hiri horretan eta beste bat Tapachulan (Chiapas). Horiei Aguascalientes hiriko San Marcos Ferian beste bi kontzertu gehitu behar zaizkie.

Taldea musikari gaskoi eta euskaldunek osatzen dute Roman Baudoinen gidaritza artistikopean, eta bi herrion musika-tradizioak mantentzea du helburu, bereziki mugan ematen direnak. “Xarnege” muga horretako bi aldeetan sustraiak dituzten pertsonak izendatzeko hitza da. Nire ikuspegitik, Xarnege eskola bat da, ez bakarrik tradizioak beren kantuz eta musikaz gordetzen dituen baizik eta luthier lana mantentzen duena beren tresna propioak fabrikatuz (bohak, kornamusak eta bessonak). Are gehiago, eskola da herrien eta pertsonen arteko elkarbizitzak nola gertatu behar duen erakusten digulako.

Bere musika polifoniatan aberatsa da, lehenera bidaia, kantu eta tradizioak trukatu zituzten herri horien historiara bidaia. Baina, taldearen interpretazioari esker, hizkuntzen eta kulturen distantziak hautsi ziren. Tlalpan Basoko kontzertura 5.000 pertsona baino gehiago joan ziren. Taldekide gazteenak diren Lucia Longué eta Simon Guillaumin-en kantuek komunikazio zuzena lortu zuten Mendebaldeko Piriniotik etorritako soinuekin datzatu zuten ehundaka gazteekin.

Taldeko errepertoriotik hiru doinu hartzen ditut:
Diasporaren herrimina, alde egin zutenen eta besteen kantua, atzean gertau zen herriko oroitzapenak.

Naturaren elementuei ematen zaien garrantzia. Mendateetara igotzen da, ez isolatzeko asmoz, beste aldeko artzainekin elkartzeko baino.

Musikak eta dantzak zeharkatzen duten muga, partekatzen diren musika-tresnak.

Bi kide euskaldunek, Juan Ezeizak eta Josean Martín Zarkok, hizkuntzaren alde musikala eta euskararen zabalpena dute helburu.

Xarnegek erakusten digun folklorea baserriak, mendiak eta jendea, hitzaren zentzu onenean, bisitatu nahi duen horrentzako aukera eta gonbidapena da.

 

 

Informazio gehiago

 

Xarnege musika talderari egindako elkarrizketa

 

Antolakuntzatik bidalitako mezua hurrengo Ollin Kan 2009 edizioari begira.

Rate:
http://www.euskosare.org/euskal_mundua/xarnege_parte_hartu_mexiko/eks_newsitem_view