|
2008-07-03
15:38
|
|
|
|
Euskara denda eta enpresetara zabaltzeko plana onartu da
Eusko Jaurlaritzak aurrerapauso handia eman zuen atzo Euskal Autonomi Erkidegoan euskeraren erabilera bultzatzeko. Kontsumitzaileen eskubide linguistikoak bermantzeko helburuarekin denda eta empresa handietan euskararen erabilera erregulatuko duen dekretua onartu du.
Lege honen bidez "kontsumitzaile eta erabiltzaileek ondasun eta zerbitzuen inguruko informazioa euskaraz zein gazteleraz jasotzeko eta E.E.A.an lan egiten duten enpresekin harremanak ofizialak diren bi hizkuntzetan izateko eskubidea" ziurtatu nahi da.
Dekretuaren edukia gaur aurkeztuko bada ere Miren Azkaratek, Jaurlaritzeko Bozeramaileak, lege berria era mailakatu batean ezarriko dela argitu du eta lau urteko epea utziko dutela esan du enpresak balditza berrira egokitzeko arazorik izan ez dezaten. Gainera, prozesua errezteko Eusko Jaurlaritzak laguntzak emango dituela ere aipatu du.
Enpresa eta denda txikiak betebehar honetatik kanpo geratzen dira. Neurriak 250 langiletik gorako merkataritza eta zerbitzu empresak eragiten ditu eta baita 400 metro karratutik gorako azalera komertzialak ere. Honetaz gain, denek idatzi beharko dituzte beren kartelak bi hizkuntza ofizialetan eta bezeroei zuzendutako inprimaki, kontratu, liburuxka eta oharrak euskeraz eta gazteleraz idatzita egon beharko dute.
Dekretua gaur aurkeztuko dute Donostian Merkataritza eta Politika Linguistikoko Sailburuordeek eta . Prentsaurrekoan Politika Linguistikoko zuzendaria de Erramun Osa ere izango da.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo