EuskoSare > Euskara > Euskarazko Wikipedian 28.867 artikulu argitaratu dira
2008-09-05 15:35
Dernière modification: 2008-09-05 15:46
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English
Actions sur le document

Euskarazko Wikipedian 28.867 artikulu argitaratu dira

Wikipedia, 253 hizkuntza desberdinetan idatzitako proiektu internazionala da. Euskarazko Wikipedia, sarean dagoen euskal entziklopedia aske handiena da eta 28.867 artikulu argitaratu dira dagoeneko

Wikipedia Entziklopedia askea 2001eko urtarrilaren 15ean sortu eta bizkor egin du bere txokoa sarean.

Internetek gero eta leku handiagoa du gaur egungo gizartean eta euskarak Interneten bere lekua izan dezan dihardute lanean Wikipedia Entziklopedia Askea sortzen ari diren lankideak.

Wikipedia, euskara teknologia berrietan, sarean, txertatzen duen bitartekoa da eta dagoeneko 28,867 dira argitaratu diren artikuluak.

Entziklopedia aske hau sortzen dutenak Wikipedia komunitateko kideak dira. Entziklopedia askea, dohainekoa izaki, edonor izan daiteke wikipedia komunitateko kide eta beraz, edonork sortu dezake entziklopedia hau, askea eta irekia da. Komunitate honetako kideei, wikilari edo lankide deitzen zaie eta lankideen eskuetan dago guztia, erabakiak wikilari guztien arteko bozketaren bidez hartzen dituzte.

Wikipedia proiektua, jakintza doan eta aske banatzeko sortu zen eta lankideek euren borondatez egiten dute lan proiektua aurrera atera ahal izateko.

Zortzi ataletan dago banatuta euskarazko wikipedia, zehazki, natura-zientziak, gizarte zientziak, zientziak, artea eta kultura, informatika, kirolak, aisia, eta Euskal Herria dira arloak. Kategoria nagusi hauez gain, azpikategoria desberdinak biltzen ditu entziklopedia aske honek eta atal hauetako bakoitzean artikulu desberdinak daude eskuragarri.

Wikipediak baditu beste proiektu batzuk ere, Wikiztegia, Wikispezieak, Wikiliburuak, Meta-Wiki, Wikiesanak, Commons eta Wikiturriak. Hots, Sinonimoen hiztegia, ikasliburu eta esku-liburuak, jatorrizko dokumentuak, espezieen gidaliburua, proiektuen koordinazioa, irudi eta multimedia, eta esanak nahiz esaerak.

Informazio gehiago

Wikipedia Entziklopedia askeko web orrialdean

 


Qualifier :
http://www.euskosare.org/euskara/euskarazko_wikipediak/eks_newsitem_view