|
Leire Gaceo Vitoria-Gasteiz, Euskal Herria. 2008-01-28 16:05 Last modified: 2008-01-28 17:23 |
|
|
|
Gabriel Arce: "Holako aukera dutenak aprobetxatu behar dute, beraz hori daukat helburu nik, ikastea euskaraz bizi izanez, hain zuzen ere"
Nola sortu zen ekimen hau eta nola enteratu zinen?
Argentinan Euskaraz izeneko programa batean hartzen dut parte, duela 4 urte hasi nintzen horrekin. Programak Argentinan bertako euskara irakasleak sortzea zeukan helburu, iazko uztailean programaren lehengo zatia bukatu zenez erabaki zuten gu hona ekartzea gehiago ikastera, gure euskara "sakontzeko".
Zein baldintzak bete beharrekoak ziren parte hartzeko?
Argentinan Euskaraz programan parte hartzen dugunok konpremesua daukagu, bai HABEkoekin, bai Euskal Herriarekin, bai Argentinako euskal etxe guztiekin ere, hau da, lehendabizi euskara ikasi, geroago diaspora osoan zehar zabaltzeko, geure kasuan, Argentinan. Nik eskolan ematen ditut Buenos Airesen, baita beste toki batzuetan ere.
Zer nolako lotura duzu euskararekin?
Alde batetik, sustraiak. Bestaldetik, Argentinako euskal komunitatea, diaspora.
Noiztik zabiltza euskara ikasten eta irakasten? zergatik?
2002. urtean hasi nintzen euskara ikasten Euskaltzaleak-en (Buenos Aireseko erakundea). Behin etxean nengoen, nire lagun batek ekarritako S.A.ren cd bat entzuten ari nintzen eta "Pauso bat" abestia entzun eta gero, harrituta geratu nintzen, hizkuntz hori ez nuelako ezagutzen. Nahiz eta euskal sustraiak izan, ez nekien ezer euskarari buruz, beraz hasi nintzen ikertzen eta topo egin nuen Euskaltzaleak erakundearekin.
Urte batzuk pasa eta gero, irakasteko aukera eman zidaten (HABEk sortutako programaren bidez) eta hortik aurrera irakasle nabil erakunde berberean, 2005etik.
Noiz ailegatu zineten Euskal Herrira? zelan izan zen bidaia?
Urtarrilaren 3an atera ginen Buenos Airesetik (beranduegi, Aerolineas Argentinas enpresari "esker"). Bidaia luzea izateaz gain, pixkat gogorra egin zitzaigun, batez ere Bilborako hegazkina galdu genuelako, beraz itxaron behar izan genuen.. ia 7 orduz.
Orain arte bizi duzunaren arabera, zelan izaten ari da esperientzia?
Primerann!! Oso gustura nago. Egunero klasera, lagunekin elkartu eta gero etxera lo egitera. Halaber, egunez egun gero eta gehiago ikasten ari naiz, gauzak horrela jarraitzea espero dut.
Zaila da bizimodua barnetegian?
Ez. Gu bizi gara hemengo familia batzuekin, dena den, Maizpiden dagoen giroa oso ona da eta guztiok gustura gaudela uste dut. Nire klasekoak adibidez, oso jatorrak eta irekiak dira.
Aldezaurretik ezagutzen zenituen lankideak edo orain ezagututakoak dira? zelan beraiekin?
Argentinan Euskaraz programakoak bai, duela 4 urte ezagutzen dugu elkar. Maizpidekoak, ordea, ez.
Zer azpimarratuko zenuke esperientzia honetatik?
Euskara ikasteaz gain, inportanteena euskaraz bizitzea dela esango nuke. Egunero irratia piztu eta telebista ikusten dut, euskaraz, eta etxetik kanpo bertakoekin euskaraz mintzatzen naiz, biziki aberatsagarria dela ziur naiz. Gutxi dira holako aukera dutenak eta aprobetxatu beharko dugula uste dut, beraz hori daukat helburu nik, ikastea euskaraz bizi izanez, hain zuzen ere.
Zer espero duzu ikastea guzti hau amaitzen denean?
Hori zaila da esaten, esango nuke niregan eragin handia izango duela esperientzia honek, dudarik gabe, eta etorkizunari begira nire euskara hobetzea eta Euskal Herria gehiago ezagutzea espero dudala.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo