|
2008-07-30
17:41
Last modified: 2008-07-30 17:53 |
|
|
|
Gaztelania-euskara on-line itzultzailea garatzeaz arduratuko da Alemaniako enpresa bat
Alemaniako Lucy Software enpresak, sarean gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa garatzeko egitekoa hartu du bere gain Eusko Jaurlaritzarekin kontratua sinatu ostean. Emergiatech, UZEI eta Gizartebitek, hiru enpresa euskaldunen elkarlanarekin irabazi du proiektua aurrera eramateko kontratua Alemaniako enpresa honek.
Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Donostian gauzatu zen prentsaurrekoan aditzera eman duenez, 395.000 euroko aurrekontua izango du proiektu honek eta testu laburrak eta web orrialdeetako edukiak itzultzeko balioko du, eta baita testu luzeak itzultzeko ere Eusko Jaurlaritzaren intraneten bidez. Hau honela, herritar orok erabiltzeko aukera izango du hamabost hilabete barru. Teknologia berrien garapenarekin batera euskara ere maila horretan garatzeari garrantzia eman dio sailburuordeak.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo