EuskoSare > Euskara > KORRIKA, euskararen aldeko lasterketa, Idahokoko Boisera heldu da eta 2011.eko Korrika guztien azkena izan da
2011-05-11 09:11
Last modified: 2011-05-11 11:50
Translated by: Leire Gaceo Melgosa

KORRIKA, euskararen aldeko lasterketa, Idahokoko Boisera heldu da eta 2011.eko Korrika guztien azkena izan da

Korrika 2011aren kronika.

Apirilaren 30ean KORRIKA Idahoko Boisera heldu zen eta AEBetako azken Korrika izan zen baina ondorengi urteen lehenengoa ere bai. Korrikari esker jasotako dirua AEBetako irakasle izango direnei  Euskal Herriko barnetegia (euskara eskola intensiboa) ordaintzen laguntzeko izango da.

Korrika 2 urtetan behin ospatzen da EHan eta diasporan. Euskal Herrian  11 egunetako lasterketa da herriz herri joaten dena euskararen garrantzia erakutsiz eta euskara irakasteko dirulaguntza jasoz. NABOKo euskara koordinatzailea den Izaskun Kortazar izan zen Boiseko korrikako antolatzailea “Kuxkuxeo” Boiseko euskara mintza taldearekin batera ( Itxaso Cayero, Megan Otteman, Henar Chico, Geneva Ayarra, Beñat Garaio eta Kattalin eta Kristiana Berriochoa). Euzkandunak  taldeak euskal etxea erabiltzen baimendu zuen eta hainbat laguntzaile ere izan ziren: euskara ikasleak (Josu Zubizarreta, Toni Berria eta Julie Lliteras, Mara Davis), BSUko irakasleak (Nere Lete eta John Bieter) eta beste zeinbat euskaldunak eta ez euskaldunak Page, Lete familia, Sam Snodgrass korrika bideoa sortuko duena eta Jesus Alcelay sukaldaria taloak eta txorizoa erosi eta prestatu zituena. Dave Bietter euskararen aldeko hitzaldia egin zuen eta Ben Monasteriok aurresku dantzatu zuen.

AEBetako San Frantzisko, NY, eta Mountain Homen(ID)ere ospatu zen korrika. Mountain Homen 60 korrikalari izan ziren.

Boiseko korrikarako laguntzaileak goizeko 8etan heldu ziren euskal etxera eta 9:00etan korrikalariak etorri ziren izena ematera. Boiseko Ikastolako Mara Davis zuzendariak umeen aurpegietan lauburu eta ikurrinak margoztu zituen eta  Berriochoa ahizpek euskaraz logoa duten ur botilak, motxilak eta Euskal Herriko postalak saldu zituzten. Salmenten dirua ere euskara irakasleek Maizpide barnetegia ordaintzen laguntzeko izango da. Boiseko korrika 2 milatakoa izan zen eta korrika zein ibiliz burutu zen. Hainbat familia eta umek parte hartu zuten, baita Patxi Kenerren 9 hilabetetako umetxoak eta Gina Gridleyren 2 urtetako bikiek. Biki hauek 2 korrikatan parte hartu dute aurton, Mountain Homen eta Boisen.

Goizeko 9etatik 10ak arte 118 partehartzaile bildu ziren euskal etxean eta txakurrak kanpoan utzita, hitz egiten jardun zuten. Hauxe izan da Ipar Ameriketako korrikarik handiena. 10etan Boiseko Ikastolako umeek korrikari hasiera eman zioten Grove kalean Ikastolako zuzendaria den Mara Davis eta irakasleak diren  Itxaso Cayero eta Rosa Mari Arrubarrenaren laguntzarekin. Boiseko Ikastolako Sofiak Boiseko Ikastolako zuzendari ohia den Geneva Ayarrari lekukoa eman zion eta Genevak Dave Bieter alkateari. Orduan Oinkari taldeko Ben Monasteriok aurreskua dantzatu zuen korrikalariek aurresku kanta ahapetik abesten zuten bitartean. Jarraian Dave Bieterrek euskararen alde hitz egin zuen eta parte hartzaile eta antolatzaile guztiei eskerrak eman zizkion. Orduan Genevak nagusien  korrikari hasiera eman zion. Batzuk korrika eta beste batzuk ibiliz euskal etxetik Julia Davis parkera abiatu ziren eta euskal etxean amaitu zuten. Guztira 2 mila edo 3.2 km izan zirelarik. Parkean Taiwaneko Simon zegoen ura banatzeko parte hartzaileei eta argazkiak egiteko. Ume txikientzako laburbidea zegoen zoologiko ondoan.
Korrika amaitzean Jesus Alcelay taloak eta txorizoak prest zituen eta denok pozik jan genituen partehartzaileek ekarritako beste zenbait jakiekin batera.

Sam Snodgrass , Toni Berria, Josu Zubizarreta eta Beñat Garaiok argazkiak eta bideoak egin zituzten goizean zehar eta Sam Snodgrassek korrika bideoa sortuko du  material hori eta AEBetako beste korriken argazkiak erabilita. San FRantziskoko Maitexa Cuburuak eta NYeko Koitzek eman dituzten argazkiekin batera Korrika bideo hau Euskal Herriko AEK eta zenbait euskaltegi zein barnetegitara bidaliko du Izaskun Kortazarrek.

Eskerrak eman nahi dizkiegu euskaldunak eta euskaldunak ez diren parte hartzaile eta laguntzaile guztiei, BSUko irakasle eta ikasleei, Mountain Homeko euskaldunei, Kuxkuxeo taldeari eta Idahoko Boiseko  1.Korrika hain arrakastatsua izaten lagundu duzuen guztioi eta euskararen alde lan egiten duzuen guztioi.

Egilea: Izaskun Kortazar, NABO euskara koordinatzailea

Rate:
http://www.euskosare.org/euskara/korrika_2011_kronika_boise/eks_newsitem_view