EuskoSare > Euskara > Korrika martxan Tuteratik Gasteiza bidean!
2009-03-26 12:08
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English

Korrika martxan Tuteratik Gasteiza bidean!

"Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira" lelopean abiatuko da gaur, hilak 26, arratsaldeko 17.30etan AEK-k urtero antolatzen duen Korrika euskararen aldeko mezua hedatuz. Guztira, 2.503 km beteko dira euskararen lekukoa herriz-herri pasatuz.

Korrika euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu eta horretarako 11 egunez etengabe Euskal Herriko bazter guztieatik zehar euskararen ahotsa ozen zabaltzen ibiliko da egun hauetan. Orotara, 2.503 km izango dira, egin diren Korriken guztien artean 16. edizio honetakoa luzeena izanez.

Aurtengo edizio honetan, etorkinak izango dira protagonistak, bai euskarara etorri edo itzuli direnak eta baita ondoren beste hainbat tokietan hizkuntza transmititu dutenak ere.

Lekukoa eskuartean izanda Korrikari hasiera emango diona, lehenengo kilometroa eginez, Alizia Iribarren Tuterako AEK-ko irakaslea izango da. Azken kilometroak, ordez, Gasteizen barne burutuko dira, apirilaren 5an lasterketa erraldoi honi amaiera emanez.

Halaber, Diasporako euskaldunak euren garrantzia izango dute ere, kokatutako lurraldeetik hainbat kilometro eginez. Besteak beste, Bartzelona, Madril, Shangai, Mexiko eta Buenos Airesen, beste leku askoren artean, euskal etxeetako kideak eta beste euskaltzale askok korrika egingo dute. 

Korrikaren gunea. 

 

Korrikaren jarraipenaArgazkiak ikusi.

                                         Bideoak ikusi. 

 


Calificar:
http://www.euskosare.org/euskara/korrika_martxan_tutela/eks_newsitem_view