|
Gonzalo J. Auza Buenos Aires, Argentina. 2005-11-22 14:17 Última modificación: 2005-12-01 22:27 Traducido por: Nerea Pikabea |
|
|
Acciones de Documento |
Abenduaren 3a arte euskararen alde egingo den kanpainan parte har ezazu
Datorren abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da munduko hainbat tokitan. Eusko Ikaskuntzak sortu zuen ospakizun hori 1948an; 1949an egin zen lehen aldiz eta ekintzak egin ziren munduko hainbat hiritan. Handik aurrera, eta erakunde, instituzio eta euskal elkarte gehiago egun hori ospatuz joan diren eran, ospakizunak indar handiagoa hartu du.
2005eko ospakizun honetatik aurrera Eusko Ikaskuntzak teknologia berriak gogotsu erabiltzea proposatzen du. Hala, EuskoSare izango da euskal hizkuntzaren aldeko aldarrikapen plataforma; horretarako, abenduaren 3a arte iraungo duen kanpaina abiatu da dagoeneko. Horregatik, atal berezi bat ezarri da web gunean bertan:
Hauexek dira ospakizun honetan parte hartzeko moduak:
- Ikus eta heda ezazu Euskararen Nazioarteko Egunaren atala EuskoSare barruan.
- Emaiozu zure atxikimendua Eusko Ikaskuntzaren Deklarazio Instituzionalari.
- Emaiozu babesa euskarari idatzizko mezu laburren bidez.
- Abenduaren 3an parte har ezazu mundu mailako kanpainan sakeleko telefono edota posta elektronikoaren bidez idatzitako mezuak bidaliz ondoko sloganarekin: "Eutsi euskarari!".
Proyecto de Eusko Ikaskuntza /
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo