EuskoSare > About EuskoSare > Eusko Cantat EuskoSareren Ahots-taldeen Nazioarteko Lehiaketa
Document Actions

Eusko Cantat EuskoSareren Ahots-taldeen Nazioarteko Lehiaketa

EuskoSarek Ahots-taldeen Lehiaketa antolatzen du Internet bidez, Euskal Herritik kanpoko, bost eta zortzi partaide bitarteko ahots-talde guztiei zuzenduta. 2000 euro banatuko dira saritan. Parte hartzeko hiru abesti bidali behar dira grabatuta, lehiaketako oinarriek zehazten duten legez.

EuskoSarek EUSKO CANTAT “Ahots-taldeen Nazioarteko Lehiaketaren” lehen edizioa antolatzen du Internet bidez, Eusko Ikaskuntzaren Musika Saila, Musikako Euskal Artxiboa – ERESBIL eta Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearen - EAE lankidetzarekin. Lehiaketa Euskal Herritik kanpoko ahots-talde guztiei zuzenduta dago. Parte hartzeko euskal errepertorio tradizionaleko obrak eta taldeen tokikoak abestu beharko dira. Taldeek bost eta zortzi kide bitartean izan behar dituzte.

Eusko Cantat lehiaketak kantu korala bultzatu nahi du Euskal Herritik kanpo, maila guztietan: amateur, semi-profesionala edo profesionala. Era berean, bere nahia da euskal musika Euskal Herritik kanpo kokatzen diren ahots-taldeen errepertorioan sartzea.

Parte hartzaileen obrak Eusko Ikaskuntzaren Euskomedia Fundazioaren web gunearen bitartez zabalduko dira: www.euskomedia.org

Lahiaketaren OINARRIAK ondokoak dira:

1.- Taldeak 5 eta 8 partaide bitartean izan behar ditu, abeslari eta instrumentistak kontuan hartuz.

2.- Parte hartu ahal izateko taldeak 3 abesti aurkeztu behar ditu: bi euskal errepertorio tradizionalekoak eta hirugarrena taldearen jatorrikoa. Euskal abesti tradizizko bat finkoa da eta nahitaez interpretatu behar da. Gainontzekoa balizko 5 abestiren artean hautatu behar da, Oinarri hauetako 5. puntuan zehazten direlarik.

3.- Abestiak a capella interpretatu daitezke (ahots bakarrean ala gehiagotan) edota instrumentuekin lagunduta.

4.- Talde guztiek abestu beharko duten kantua "Maitea, nun zira" da. Horren letra eta melodia ondoko helbidean daude eskura: http://www.euskomedia.org/cancionero/4939

5.- Interpretatu behar den bigarren obra hurrengo abestien artean hautatu behar da:

"Haltzak eztü bihotzik" (Lapurdi) - http://www.euskomedia.org/cancionero/4995

"Beti penetan" (Arraiotz, Nafarroa) - http://www.euskomedia.org/cancionero/4938

"Birjiña maite" (Durango, Bizkaia) - http://www.euskomedia.org/cancionero/4958

"Itsasoa laño dago" (Hondarribia, Gizpuzkoa) - http://www.euskomedia.org/cancionero/4927

"Begira nago" (Legutiano, Araba) - http://www.euskomedia.org/cancionero/4936

6.- Hiru abestiak MP3, WAV, AVI edo MPEG formatuetan grabatu beharko dira.

7.- Taldeek beraien grabaketak, audio zein bideo formatuan, Eusko Ikaskuntzaren Euskomedia Fundazioara igorri beharko dituzte, posta elektroniko bidez: info@euskomedia.org ; edo ohiko posta zerbitzu bidez, hurrengo helbidera:
Euskomedia Fundazioa
Asteasuain 14,
20170 Usurbil
Gipuzkoa
Espainia

8.- Grabaketak ondoko datuekin batera aurkeztu behar dira:

  • Ahots-taldearen deitura.
  • Taldearen partaide guztien izen-abizenak.
  • Taldearen jatorria.
  • Taldeak aukeratutako eta interpretatutako tokiko abestiaren partitura.
  • Harremanetarako datuak: helbide postala, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa.

9.- Ahots-taldeek beharrezkoak diren lizentziak emango dizkiete Eusko Ikaskuntzari, aurkeztutako abestiak CD ez-komertzial batean grabatzeko. Grabaketak Euskomedia Fundazioaren web gunearen bitartez zabaldu ahal izango dira, era ez-esklusiboan eta epemugarik gabe.

10.- Eusko Ikaskuntzak hiru epaimahai kide izendatuko ditu. Halaber, Interneteko erabiltzaileek ere beraien bozka eman ahal izango dute. Era horretan jasotako bozkek heren bateko balioa izango dute epaimahaiarentzat, irabazlea izendatzeko orduan.

11.- Grabaketak bidaltzeko epemuga: 2007ko irailaren 15

12.- Euskomedia Fundazioak bere web gunean ezarriko ditu kantu guztiak.

13.- Interneteko erabiltzaileen bozketa 2007ko irailaren 20 eta 30 bitartean izango da, Euskomedia Fundazioaren web gunean.

14.- Urriaren 5ean irabazlearen izena ezagutuko da.

15.- Irabazleak 1200 euroko saria jasoko du. Lehen finalistak 500 euroko saria jasoko du. Bigarren finalistak 300 euroko saria. Parte hartzen duten talde guztiek jasoko dute diploma bat egiaztagiri gisa.

16.- Epaimahaiak eman gabe utz dezake sarietarik bat edo denak.


http://www.euskosare.org/euskosareri_buruz/concurso_canto_coral_eks-eu/eks_structuredocument_view