EuskoSare > About EuskoSare > Laburmetrai bat grabatu eta irabazi 600 euro
2008-07-09 09:03
Last modified: 2008-07-15 08:31
Translated by: Aldatz Tames Sarasola

Laburmetrai bat grabatu eta irabazi 600 euro

EuskoMovie-n, EuskoSarek on-line eginiko laburmetraien lehen lehiaketan, parte hartu ahal izateko 6 egun besterik ez dira geratzen. Lanak mugikorraz, argazki makinaz edo bideoz filmatu daitezke. Hiru sari banatuko dira, 600, 400 eta 200 eurokoa bakoitza. Uztailak 20arte duzu parte hartzeko.

EuskoMovie azken txanpan sartu da eta egun gutxi geratzen dira parte hartu ahal izateko. Lehiaketak, Euskal Filmotekaren eta Eusko Ikaskuntzako Zinemagintza Sailaren babesa du. Lanak mugikorraz, argazki makinaz edo bideoz egon behar dira grabatuta eta gehienez 2 minutuko luzapena izan behar dute, kreditu izenburuak barne.

EuskoMovie pertsona guztiei irekia dago, parte hartzaileen nazionalitate eta adinak eraginik ez duelarik.  Gehienez 5 laburmetrai aurkeztu ahal izango dira eta denek izan behar dute euskal gaiekin erlazioa, adibidez;  "euskaldun baten hitza" esaldiak dituen konotazioak, euskaldunak eta itsasoa, euskal kirolak, Euskal gastronomia, Euskal pertsonaia ospetsuak, etabar. Euskeraz, gazteleraz, frantsesez , ingelesez zein ahotsik gabe grabatutako lanak onartuko dira.

Laburmetraia guztiak EuskoSare-ren web orrian erakutsiko dira eta bertan  bozkaketa sistema bat jarriko da martxan lanak lehian dauden hiru kategorietan baloratzeko:  laburmetrairik onena, ideia berririk onena eta publikoaren saria.

Epaimahaia ikus-entzunezko gaietan jakitunak diren 3 perstonek osatuko dute eta bere esku izango da lehen bi kategorietako irabazleak nor diren erabakitzea: Laburmetrairik onenak 600 euroko saria jasoko du eta Ideia berririk onenak berriz 400 eurokoa. Publikoak ere bere iritzia emateko aukera izango du 3º kategoriari esker eta 200 euorko saria norena izango den erabakiko du. Botoa emateko, antolakuntzak helburu honetara zuzenduriko espazio bat sortuko du.


Arin ibili, 6 egun dituzu!

EuskoMovie-ren oinarriak begiratu

Rate:
http://www.euskosare.org/euskosareri_buruz/corto_600euros-eu/eks_newsitem_view