|
2006-11-15
13:00
Last modified: 2006-11-16 21:59 Translated by: Gonzalo J. Auza |
|
|
Eusko Ikaskuntzak 2006ko Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko deia luzatzen du
Aurtengoan Benito Lertxundi kantariak bat egiten du ENE ospakizunarekin, eta EuskoSareren bidez oriotarrak ENErako espresuki konposatutako abestia MP3 formatuan jaisteko aukera dago.
Eusko Ikaskuntzaren baitan sortu zen 1948an. Orduan, abenduaren 3a aukeratu zen eguna ospatzeko «ez bakarrik Euskal Herriko hiriburu, hiri eta herrietan, baizik eta baita jaioterritik gertu edo urrun dauden euskal kolektibitate guztietan ere».
Benito Lertxundi abeslariak 2006ko edizioarekin bat egin du, ospakizun honetarako espresuki konposatutako kantu batekin. Abesti honen bidez mundu guztiko euskaldun eta euskaltzaleak euskararekin bat egitera gonbidatu nahi da.
Abestia EuskoSareren web gunetik jaits daiteke, MP3 formatuan eta Eusko Ikaskuntzaren web desberdinetatik ere bai.
Guzti honetaz gain, testu eta entzungarri formatuan euskarari buruzko materiala gehiago dago eskuragai.
http://www.euskosare.org/euskosareri_buruz/eisev_2006ko_ene_ospatzeko_deia_luzatzen_du/eks_newsitem_view
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo
kakoa euskerarekiko krompromisoa egunero eta edonon gauzatzea da
Gure herriaren nortasunaren muina eta arima dugu euskera.Zaindu dezagun kompromisoz eta maitasunez !