EuskoSare > About EuskoSare > Elkarrekin Hobetuz-eko Euskal Solidarioak lehendabiziko aldiz elkartzen dira Donostian
2008-10-22 17:36
Translated by: Maider Lacalle

Elkarrekin Hobetuz-eko Euskal Solidarioak lehendabiziko aldiz elkartzen dira Donostian

Ostegun honetarako, Urriak 23, egin du deialdia Elkarrekin Hobetuz-ek, Euskal solidarioen sareak, bere lehen topaketarako Donostian. Non? Gipuzkoa Plazan dagoen Bideluze Tabernan. Noiz? Arratsaldeko 18:30etan. Programan parte hartzeko prest daudenek pintxo eta zurito bat jasoko dute doan.

Elkarrekin Hobetuz Ostegun honetan, Urriak 23, ospatuko du taldearen lehen topaketa Donostian, Gipuzkoa Plazan dagoen Bideluze tabernan arratsaldeko 18:30etan. Proiektuan parte hartzen dutenek zurito eta pintxo bat jasoko dute doan ongietorri gisa. Topaketak programa jendearengana gerturatzea du helburu eta honetarako jendearen proposamenak zeintzuk diren ezagutzea.

Elkarrekin Hobetuz La Caixako Gizarte Ekintzak sortua izan da EuskoSarerekin batera. Honen helburua Euskal solidarioen sarea sortzea da; Euskal solidarioen sare bat zeinekin dibertsitatean bizi, ezagutzak, ametsak eta kezkak elkar-banatu daitezkeen. Interes ekonomikoek ez dute lekurik Elkarrekin Hobetuzen.

Hasiera batetan Facebooken izan zuen gunea sare honek eta lehen bi asteetan 150 kide baino gehiago jaso zituen. Egun badu jada plataforma berezia EuskoSare orrialdearen barruan, non nahi izanez gero zu ere sar zaitezen zer jaso nahi duzun eta zer eman dezakezun gainontzeko kideei ezagutarazteko.

Talde solidario honen lehen topaketa Urriaren 9an izan zen Gasteizko Man in the Moon tabernan. Bertan gazteak aritu ziren haien ezagutzen inguruan.

Hurrengo berriek prentsan izan zuten agerpena:

"Quedada Solidaria"

"Solidarios Vitorianos Cambian el Mundo con Flores"


Rate:
http://www.euskosare.org/euskosareri_buruz/elkarrekin_hobetuzeko_euskal_solidarioak_lehendabiziko_aldiz_elkartzen_dira_donostian_221008/eks_newsitem_view