|
2006-03-08
12:36
Last modified: 2008-12-17 16:13 Translated by: Nerea Pikabea |
|
|
Euskal Diasporaren Nazioarteko Zentroa
Zerbitzu anitzetako egitura izateko pentsatuta dago gune hori; hor bertan
izango lituzke Azkarateko Herriko Etxeak bere bulegoak. Iparraldeko
gazteentzako egonaldiak koordinatzen dituen Uda Leku elkartekoak hartzeko
gune izatea ere proposatu da.
Gazteluaren lehenengo solairua osorik zaharberrituko da, eta 8 Probintziak
Elkarteak eta EuskoSarek eskainitako hainbat zerbitzu gauzatu ahal izango
dira bertan. Era berean Euskal Argentina elkarteak genealogia bilaketa
zentro bat antolatuko du, eta diasporako euskaldunek jasoko dituzte onurak
batez ere. Multimedia baliabideak dituen gune bat izango du gainera
genealogia ikerketa hori laguntzeko, munduko euskal komunitateetako
informazio gaurkotura sartzeko aukera eskaintzeko, diasporako familiekin
harremanetan jartzeko eta Azkarateko herritarrei zerbitzuak emateko.
EuskoSareri ere toki bat zuzenduko zaio, eta honek diasporarekin lotura
duten proiektuei zentzua eman eta bideratu egingo ditu.
8 Probintziak elkarteak ideia horrekin lanean jarraituko du, beste ekimenen parean; hor dago adibidez munduan dagoen euskal emigrazioaren historiari eskainitako antzezlanaren proiektua –Biarritzeko Versant antzerki taldearekin lankidetzan-. Horrez gainera, planetan zehar sakabanatuta dauden euskaldunen bilaketan jarraituko du. Bestalde, egoitza hori erabiliko du hilabete bakoitzaren lehenengo igandean ematen den 8 Herrialdeak Zuzenean irratsaioaren (lau hizkuntzatan) emisiorako, eta tresna egokienez hornituko du.
Eraikinaren azken solairua, berrehun metro karratukoa, bere arbasoen lurra bisitatu nahi duten diasporako familiak hartzeko gune berezi izatera zuzenduko da; eta udalekuak egin nahi dituenarentzat ere zuzenduta egongo da, heziketa gaiak beti emigrazioaren gaiaren inguruan ibiliko direlarik.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo