|
2008-12-03
01:25
Azken aldaketak: 2008-12-03 09:13 Itzultzailea: Maider Lacalle |
|
|
Burdeoseko Euskal Etxeak ENE Saria irabazten du
Burdeoseko Euskal Etxea izan da ENE Sariaren hirugarren edizioko irabazlea. Erabakia hartu duen epaimahaigoak urtean zehar euskararen alde egin den lana goraipatu nahi izan du eta baita aurkeztu diren ideien originaltasuna eta teknologien erabilera. Honetaz gain, proiektuen meritu handiari erreferentzia ere egin diote. Edizio honetan gehien parte hartu duten erakundeak Argentina eta Espainiatik datorkigu.
Burdeoseko Euskal Etxea - Euskaldunen Biltzarra 1947ko Abenduan sortu zen eta Burdeoseko hiri erdian du kokapena, Palais de lÓmbrière kaleko 7. zenbakian hain zuzen ere. Bere sorreraren helburua hirian bizi ziren euskaldunen arteko solidaritate sentimendua bultzatzea izan zen eta baita eskualde osokoa ere. Honetaz gain, tradizioak eta gure aberriarekiko maitasuna indartzeaz ere arduratu nahi zuen. Egun, 600 kide inguru ditu.
Epaimahaigoak erakundeak euskararen alde aurrera eramaten dituen ekintza desberdinak goraipatu nahi izan ditu, esatebaterako astelehenetik asteazkenera eguneko hiru orduz eskaintzen diren euskara kurtsoak. Ikasleak lehen, bigarren eta hirugarren belaunaldiko euskaldunak daude eta baita Euskal Herriarekin amankomunean ezer ez duten lagunak. Azken hauek Euskararekiko maitasuna edota interesak bultzatuta ikasten dute hizkuntza.
Euskal Etxean ere txikientzako kurtsoak ere antolatzen dira eta euskal kultura jendearengana hurbiltzeko ekitaldi desberdinak. Azken honen adibide dugu Ekainean Lesakara antolatu zuten bidaia edo ospatzen dituzten kontzertuak, konferentziak, etabar. Zentru honetan ere urtero bost aleetan banatuta dagoen argitalpena kaleratzen dute, zeinen 500 kopia plazaratzen dituzten. Bestalde, hilabetero bitan irratsaio bat egiten dute. Honetaz gain, haien web orriak 13.000 bisita jasotzen dute urtero.
Edizio honen epaimahaia Estebe Ormazabal, Euskara arduraduna Sap Paoloko Euskal Etxea, Kinku Zinzunegi, HABEko Diasporarako Programa Bereziaren arduraduna, eta Josémari Veléz de Mendizabal, Eusko Ikaskuntzako gerenteak, osatu zuten.
Eusko Ikaskuntzak proposatu zuen Euskararen Eguna ospatzea 1948 urtean eta honen lehen edizioa 1949 urtean izan zuen. Hau ENE Sariaren hirugarren edizioa da, zeinentzakok Nestor Basterretxea artista euskaldunak diseinatu zuen golardoa.
Eusko Ikaskuntzaren proiektua
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo