EuskoSare > About EuskoSare > Euskomovie > 2008 > Leihaketaren oinarriak
Document Actions

Leihaketaren oinarriak

EuskoMovie 2008 leihaketaren oinarriak

Leihaketaren oinarriak

EuskoSarek EuskoMovie 2008 aurkezten du: telefono mugikorraz, argazki makinaz edo bideoz filmatutako pelikulen lehiaketa. Proiektuak Euskal Filmotekaren eta Eusko Ikaskuntzako Zinemagintza Sailaren laguntza du. 

Ekimen honen helburua partaidetza eta kreatibitatea bultzatzea da.

Hautagai izateko oinarri eta baldintzak hurrengo hauek dira:   

Lehiaketan edozeinek parte har dezake, adin, nazionalitate, edo beste inolako mugarik gabe.

Gaia

Euskal gaiak ("euskaldun baten hitza" esaldiak dituen konotazioak, euskaldunak eta itsasoa, euskal kirolak, Euskal gastronomia, Euskal pertsonaia ospetsuak, etabar).

Mailak

3 maila ezberdin egongo dira: 

       1. Laburmetrairik onena

       2. Ideia berririk onena

       3. Publikoaren saria

Bideoen aurkezpena:

  • Bideoak Gaztelera, Euskara, Frantzesa, Ingelesez edo ahotsik gabe grabatuak izan beharko dira 
  • Parte hartzaile bakoitzak gehienez 5 laburmetrai bidali ahal izango ditu 
  • Lanak originalak izan behar dira, argitaratu gabeak eta ezin dira lehenagotik sarituak izandako bideoak aurkeztu, ez eta beste lehiaketa baten erantzunaren zain dagoen filmik izan. 
  • Laburmetrailek 2 minutu baino gutxiago iraun beharko dute, izenburuak barne.
  • Parte hartzaileek, dohainik emango dituzte bidalitako laburmetraien komunikazio publikorako, eta erreprodukziorako eta banaketarako eskubideak. Laburmetrai onenen emanaldia lehiaketaren amaieran izango da EuskoSarek Gasteizen duen bulegoan (General Alava kalea 5, 1º, 01005 postakutxa). Sarrera doan da.

Bidaltzeko

  • 1) Parte hartzeko, hurrengo izen-emate fitxa osatu beharko dute.
  • 2) Behin osatu eta bidalita, EuskoSareko kide bat kontaktuan jarriko da zurekin lana bidaltzeko era adosteko. Bi modutan bidali ahal izango da lana: emailez edo postaz.
euskomovie@euskosare.org  -  EuskoSare - Eusko Ikaskuntza. General Alava Kalea 5, 1. 01005 postakutxa. Vitoria - Gasteiz

Epeak

  • Izen emateko epea Ekainak 17an hasi eta Iraliak 14an bukatuko da, Euskal Herriko 24.00tan.
  • Epaimahaiaren erabakia Irailak 29an emango da jakitera EusoSare-ren web orriaren bidez (www.euskosare.org).
  • Publikoak ere laburmetrai onena bozkatzeko aukera izango du Irailak 15tik 28ra bitartean. Honek aste hortan ezarriko den bozketa sistema bat erabiliko du hori egiteko. Nahi dituzun bideo guztiak bozkatu ahal izango dituzu baina bideo bakoitza behin bakarrik bozkatu ahal izango duzu. Bozketa Irailaren 28an bukatuko da Euskal Herriko gaueko 12tan.
  • Ez dira onartuko gutunez bidalitako lanak zeinen zigiluetan Irailak 14an baino beranduagoko data agertzen den.
  • Berdinketa egongo balitz, egun bat gehiago iraungo du bozketak, Irailak 30rarte. Berdinketa apurketa aukeratuak izandako bideoekin egingo da. Epaimahaikoaren erabakia Irailearen 30ean ezagutaraziko da.

Epaimahaia

  • Jasotako laburmetraia guztien artean EuskoSare-ren antolakuntzak aurrehautespen bat egingo du eta aukeratuek sariarengatik lehiatu ahal izango dute.
  • EuskoSarek ikus-entzunezko gaietan jakitunak diren 3 perstonez osatutako epaimahaia aukeratuko du.
  • Epaia apelaezina izango da.
  • Epaimahaikoak erabakiko du lehen eta bigarren saria.
  • Epaimahaiak sarietako bat edo guztiak eman gabe utzi ditzake

Botazio arrunta

  • Hirugarren saria publikoaren botoek erabakiko dute osoki EuskoSare web gunean.

Saria

  • Lauburmetrairik onenaren irabazleak 600 euroko saria jasoko du.
  • Ideia berririk onenaren saria 400 eurokoa izango da.
  • Publikoaren saria 200 eurorekin sarituko da..
  • Parte hartzaileek diploma bat jasoko dute. Parte hartzaile bakoitzeko diploma bat banatuko da. Lehen hamar postuetan geratzen diren parte hartzaileek eskuz idatziko diploma bat jasoko dute. Gainontzekoentzat digitala izango da diploma hau. 

http://www.euskosare.org/euskosareri_buruz/euskomovie/2008/bases-eu/eks_structuredocument_view