|
2008-06-17
16:29
Azken aldaketak: 2008-06-26 10:12 Itzultzailea: Aldatz Tames Sarasola |
|
|
Eusko Movie 2008: Online laburmetraien lehen lehiaketa
EuskoSarek laburmetraien lehenengo online lehiaketa jarri du martxan. Lanak telefono mugikorraz, argazki makinaz edo bideoz filmatu beharko dira. Gainontzekoa norberaren imaginazioaren esku dago. 1.200 euro banatuko dira saritan. Gure web gunetik parte hartzera animatzen zaitugu; Lehiaketa guztiei irekita dago. Ekimen honen helburua partaidetza eta kreatibitatea bultzatzea da.
Hautagai izateko oinarri eta baldintzak hurrengo hauek dira:
Lehiaketan edozeinek parte har dezake, adin, nazionalitate, edo beste inolako mugarik gabe.
Gaia
Euskal gaiak ("euskaldun baten hitza" esaldiak dituen konotazioak, euskaldunak eta itsasoa, euskal kirolak, Euskal gastronomia, Euskal pertsonaia ospetsuak, etabar).
Mailak
3 maila ezberdin egongo dira:
1. Laburmetrairik onena
2. Ideia berririk onena
3. Publikoaren saria
Bideoen aurkezpena:
- Bideoak Gaztelera, Euskara, Frantzesa, Ingelesez edo ahotsik gabe grabatuak izan beharko dira
- Parte hartzaile bakoitzak gehienez 5 laburmetrai bidali ahal izango ditu
- Lanak originalak izan behar dira, argitaratu gabeak eta ezin dira lehenagotik sarituak izandako bideoak aurkeztu, ez eta beste lehiaketa baten erantzunaren zain dagoen filmik izan.
- Laburmetrailek 2 minutu baino gutxiago iraun beharko dute, izenburuak barne.
- Parte hartzaileek, dohainik emango dituzte bidalitako laburmetraien komunikazio publikorako, eta erreprodukziorako eta banaketarako eskubideak. Laburmetrai onenen emanaldia lehiaketaren amaieran izango da EuskoSarek Gasteizen duen bulegoan (General Alava kalea 5, 1º, 01005 postakutxa). Sarrera doan da.
Bidaltzeko
- 1) Parte hartzeko, hurrengo izen-emate fitxa osatu beharko dute.
- 2) Behin osatu eta bidalita, EuskoSareko kide bat kontaktuan jarriko da zurekin lana bidaltzeko era adosteko. Bi modutan bidali ahal izango da lana: emailez edo postaz.
Lanak posta elektroniko bidez bidali nahi badituzu helbide hontara egin beharko duzu: euskomovie@euskosare.org
Posta arruntaren bidez bidali nahi baduzu helbidea honako hau duzu: EuskoSare- Eusko Ikaskuntza. General Álava Kalea 5, 1 solairua. 01005. Vitoria-Gasteiz.
Epeak
- Izen emateko epea Ekainak 17an hasi eta Uztailak 20an bukatuko da, Euskal Herriko 24.00tan.
- Epaimahaiaren erabakia Uztailak 31ean emango da jakitera EusoSare-ren web orriaren bidez (www.euskosare.org).
- Publikoak ere laburmetrai onena bozkatzeko aukera izango du Uztailak 21tik 30ra bitartean. Honek aste hortan ezarriko den bozketa sistema bat erabiliko du hori egiteko. Nahi dituzun bideo guztiak bozkatu ahal izango dituzu baina bideo bakoitza behin bakarrik bozkatu ahal izango duzu. Bozketa Uztailaren 30an bukatuko da Euskal Herriko gaueko 12tan.
- Ez dira onartuko gutunez bidalitako lanak zeinen zigiluetan Uztailak 20 baino beranduagoko data agertzen den.
- Berdinketa egongo balitz, egun bat gehiago iraungo du bozketak, Uztailak 31rarte. Berdinketa apurketa aukeratuak izandako bideoekin egingo da. Epaimahaikoaren erabakia Abuztuaren 1an ezagutaraziko da
Epaimahaia
- Jasotako laburmetraia guztien artean EuskoSare-ren antolakuntzak aurrehautespen bat egingo du eta aukeratuek sariarengatik lehiatu ahal izango dute.
- EuskoSarek ikus-entzunezko gaietan jakitunak diren 3 perstonez osatutako epaimahaia aukeratuko du.
- Epaia apelaezina izango da.
- Epaimahaiak erabakiko ditu lehen eta bigarren saria.
- Epaimahaiak sarietako bat edo guztiak eman gabe utzi ditzake.
Botazio arrunta
- Hirugarren saria publikoaren botoek erabakiko dute osoki EuskoSare web gunean.
Saria
- Lauburmetrairik onenaren irabazleak 600 euroko saria jasoko du
- Ideia berririk onenaren saria 400 eurokoa izango da
- Publikoaren saria 200 eurorekin sarituko da.
- Parte
hartzaileek diploma bat jasoko
dute. Parte hartzaile
bakoitzeko diploma bat banatuko da. Lehen hamar postuetan geratzen
diren parte hartzaileek eskuz idatziko diploma bat jasoko dute.
Gainontzekoentzat digitala izango da diploma hau.
Eusko Ikaskuntzaren proiektua
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo