|
2008-04-14
17:48
Last modified: 2008-04-15 19:31 Translated by: Benoit Etxeberri |
|
|
EuskoSarek diasporako gazteriari deialdia luzatzen dio Azkarateko Jauregiaren lanetan jarduteko abuztuaren 1etik 23ra
Azkarateko Udala, Behe Nafarroan, Donibane Garazitik gertu dagoen udalerria, bertako jauregian Euskal Diasporaren Nazioarteko Zentroa Larregoien ezartzeko sustapen lanetan ari da. EuskoSarek ekimen honekin bat egiten du. .
Abuztuaren 1a eta 23a bitartean, munduko borondatezko lankideen hirugarren bidaia egingo da jauregiaren birgaitze eta zaharberritze lanetan parte hartzeko. Lehen bidaia 2006eko abuztuan egin zen, bigarrena 2007ko uztailean.
Horretarako EuskoSarek Euskal Komunitate Globalaren kide diren gazteak hautatuko ditu, abuztuan bolondres gisa lanetan jardun daitezen. Hautagaiek hegazkinerako txartelak bakarrik erosi beharko dituzte; gainontzeko kostuak antolatzaileek hartuko dituzte beraien gain.
Jauregian egingo diren lanak eta Euskal Herriko egonaldian zehar egingo diren atsegin hartzeko aktibitateeen ardura Concordia Elkartearen eta EuskoSareren esku egongo dira. Concordia Nazioarteko Lankidetza Programen antolakuntzan diharduen erakundea da.
Programa modu honetan dago antolatuta:
Data: 2008ko abuztuaren 1etik 23ra.
Izena emateko azken eguna: 2008ko ekainaren lehena, Euskal Herriko 00:00etan. Itxiera ordua baino lehen inskribatzea gomendatzen dizugu, horrela balizko eragozpenak ekiditzeko
Zein da lanaren xedea: garbitu, margotu, materialen garraioa, horma bat eraiki gaztelua inguratuz, etab.
Lan orduak: 5 ordu egunean, astelehenetik ostiralera.
Aisialdia: atsegin hartzeko eta kulturarekin zerikusia duten hainbat aktibitate, bidaiak Hegoaldera, Lapurdira eta Zuberoara.
Izena emateko baldintzak: izena emateko orduan 18 eta 35 urte arteko adina izan. Euskal Herritik kanpoko euskal kolektibitate baten kide izan. Antolatzaileek jarritako formularioak bete. Pasaportearen eta hegazkin txartelaren kopia bat bidali 2008ko ekainaren hamabost baino lehen.
Kostuak: boluntarioek Euskal Herrira joateko eta beraien herrialdeetara itzultzeko hegazkin txartela ordaindu behar dute. Horrez gain 22 euro ordaindu behar dituzte
Ostatua eta janaria: Concordia erakundea eta Udala arduratuko dira (landa-baldintzak, abian jarritako ekimenaren parekoak) eta boluntarioen janari gastuak ere bere gain hartuko dituzte
Izena eman nahi dutenak beraien eskaera egin dezakete EuskoSareren Harremanetarako Formularioaren bitartez (Hartzailea: EuskoSare Osoa), mezuan ondoko datuak gehituz:
- Izen-abizenak
- Nortasun agiriaren zenbakia
- Pasaportearen zenbakia
- Jaiotze-data
- Posta-helbide osoa
- Harremanetarako telefono zenbakia
- Zein euskal kolektibitateren kide zara?
- Kooperazio programetan parte hartu duzu aurretiaz?
EuskoSare jarriko da harremanetan bidaltzaile eta interesatu bakoitzarekin, bete beharreko formularioak bidaltzeko eta izen-ematearen baldintza formal guztien betearazpena bermatzeko.
Pausuok behin emanda eta dokumentazioa aztertu ondoren EuskoSarek bidaltzaile bakoitzari bere inskripzioa baieztatuko dio. 20 eskaera baino gehiago jasoz gero, EuskoSarek hautaketa bat egingo luke horien artean (komunitate ezberdinetako parte-hartzaileen aniztasuna izango da kontutan).
Informazio gehiago:
Donibane Garazitik, Behe Nafaroako hiriburutik, oso gertu kokatzen da Azkarate. Herrian aurkitzen den jauregiak erdi aroko jatorria du. Euskal Diasporaren Nazioarteko Zentroa ezarri nahi da bertan. Helburua da mundu osoan zabalduta dauden euskaldunen ondorengoen erreferente bilakatzea Euskal Herrira datozenean. Gainera, diasporarentzat euskal kulturaren igorle ere izan nahi du, horretarako euskal kultur eremuko aktore ezberdinen parte-hartzea sustatuko duelarik.
EuskoSareren Azkarate komunitatea
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo