EuskoSare > About EuskoSare > Bi egun EuskoMovie-n parte hartzeko
2008-08-29 16:43
Last modified: 2008-09-14 22:35
Translated by: Itsaso Aramendi Urbieta

Bi egun EuskoMovie-n parte hartzeko

EuskoMovie-n parte hartzeko irailak 14 arte aurkeztu ditzakezu zure lanak, EuskoSareren lehendabiziko online bidezko Laburmetraien lehiaketa da. Telefono mugikorrarekin, argazki kamerarekin edota bideo bidez grabatu ahal dira lanak. Denbora gutxiko lanaren truke 600, 400 eta 200 euro irabaz ditzakezu.

EuskoMovie 2008, EuskoSareren lehendabiziko online bidezko Laburmetraien lehiaketa bere azkenera iristen ari da. Filmoteca Vasca eta Eusko Ikaskuntzaren Zinematografia Sailaren laguntzarekin martxan jarri den lehiaketan parte hartzeko epea amaitzeko bi aste baino ez dira gelditzen.

Lanak telefono mugikorraz, argazki makinaz edo bideo kamaraz filmatu behar dira eta haien luzapena bi minututakoa izan beharko da, tituluak barne.

Epeak hurrengoak dira:

  • Lanen harrera: Lanen harrera epea Irailak 14rarte, Igandea, gaueko 12etan izango da.

  • Botaketa: Ikuslegoak erabaki egingo du hirugarren arloko bideo irabazlea edo Ikuslegoaren Saria, Irailak 28rarte. Botaketa online sistema bat martxan jarriko da EuskoSare web orrialdean eta hau Irailaren 28ko gaueko 12tan itxiko da.

  • Epaimahaiaren erabakia Irailak 29an jakinaraziko da.

  • Botoen berdintasuna gertatuko balitz, epea hilabete bat gehiago luzatuko litzateke, hau da, Irailak 30erarte eta hau horrela balitz, botaketa epea Irailak 29rarte luzatuko litzateke.

Hiru arlo daude: Filme Labur Onena, Ideia Onena eta Ikuslegoaren Saria. Sariak €600, €400 eta €200 dira. Epaimahaiak erabakiko ditu lehen bi arloko irabazleak eta ikuslegoak bere iritzia eman ahal izango du interneten bidez. Lanak euskal gaien inguruan egin behar dira, adibidez "euskal hitza" espresioak duen esanahia, euskaldunak eta itsasoa, euskal kirolak, euskal kirolak, euskaldun famatuak, euskal sukaldea, etab...

Bideoak Euskaraz, Gazteleraz, Frantzesez, Ingelesez edo isilak izan daitezke. Parte hartzaile bakoitzak 5 lan bidali ditzake askoz jota.

Bideoak bidaltzeko hurrengo pausuak jarraitu behar dira:

  • Lehen pausua: Parte hartzeko parte hartzaileek inskripzio fitxa bete behar izango dute.

  • Bigarren pausua: Behin inskripzio fitxa bete eta bidali duzuenean, EuskoSare taldeko kide bat zuekin jarriko da kontaktuan, lana nola bidali behar duzun azaltzeko. Bi dira lanak bidaltzeko moduak: emailaren bitartez edo postaz.

Uda osoa duzu zure lanak bidaltzeko, haien zain gaude!

Begiratu lehiaketa oinarriak

 


Rate:
http://www.euskosare.org/euskosareri_buruz/fin_euskomovie-eu/eks_newsitem_view