2008-11-21 15:12
You are not logged in Log in Register as a user Why register? Forgot your password?
About EuskoSare About the Global Basque Community Contact Press Site Map RSS Small Text Normal Text Big Text   Euskara Castellano Francais English
EuskoSare > About EuskoSare > Guztia prest ENE 2007ren ospakizunetarako: Euskararen Nazioarteko Eguna


Advanced search
Leire Gaceo
Vitoria-Gasteiz, Euskal Herria.
2007-11-15 11:58
Last modified: 2007-11-17 17:00
Translated by: Leire Gaceo Melgosa

Guztia prest ENE 2007ren ospakizunetarako: Euskararen Nazioarteko Eguna

2007ko azaroaren 15eko goizez, Donostian, urtero legez, abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ospatzeko ekitaldien aurkezpena burutu du Eusko Ikaskuntzak.

Eusko Ikaskuntzak urtero ospatzen du abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu ditu azaroaren 15etik aurrera, euskararen unibertsaltasuna aldarrikatu eta bultzatzeko.

Aurkezpenean Euskararen Nazioarteko Egunerako 5 euskal bertsolarik grabatu duten bideoklipa ikuskatu ahal izan da. Xabi Paya, Sustrai Kolina, Oihane Perea, Uxue Alberdi eta José Juan Zubieta bertsolariek bina bertso osatu dituzte  ENEren ospakizunerako, guztiak euskara eta bere egoera hartzen dutelarik ardatz gisa. Hortaz 10 bertso aurkeztu dizkigute euskararen tematikaren inguruko gaiak jorratuz: emigrazioa, eguneroko bizitza, ondarea, munduan zehar duen zabalkundea edo gazteriak euskararekin duen lotura azpimarratuz.

Bertsoak, euskaraz gain, ingelesera, frantsesera eta gaztelerara ere itzuli dira, eta ikusgai daude Eusko Ikaskuntzareneta Euskomediaren web guneetan, eta EuskoSareren web orrialdetik ere hel daiteke edonor horiek irakurtzera.

Gainera Euskal Herriko hainbat irrati saioetan ekitaldi guzti hauen berri emango da, eta horietako zenbaitetan bertsolariek beraiek ere parte hartuko dute.

Ekitaldi guzti hauei jarraipena emateko asmoz, baita iritziak usteko leku elkarreragile bat bihurtzeko nahiarekin, EuskoSarek leku zehatz bat sortu berri du. Bertan, Euskararen aldeko mezuak utz daitezke, bertsolarien bertsoei buruz iritzia eman daiteke, baita Euskararekin zerikusia duten bideoak, artikuluak eta beste argitalpen asko kontsultatu ere. Horien artean, besteak beste, Euskarazko lehenengo aitorpenak edo duen egoerari buruzko testuak.

EuskoSarek duen Euskararen Nazioarteko Egunaren lekura joan nahi dut.

Halaber, abenduaren 3an, EuskoSarek ENE sariaren irabazlearen izena ezagutara emango du beraren web gunearen bitartez. ENE saria, Euskal Herritik kanpo Euskararen alde gehien lan egin duten erakundeei eskaintzen zaien errekonozimentua da.

Antolatutako ekitaldiekin amaitzeko, Eusko Ikaskuntzak abenduaren 8an, Durangoko Kafe Antzokian, goizeko 12:00etan, ekitaldi bat antolatu du bideoklipean parte hartu duten bertsolariekin batera. Bertara joatera, bazkideak zein gainontzeko jendea gonbidatu da.

Euskonews aldizkari elektronikoak ale berezi bat eskainiko dio Euskararen Nazioarteko Egunari, eta horren inguruan Eusko Ikaskuntzak abian jarriko dituen ekimen eta ekitaldi guztiei.

 

Informazio gehiago

Prentsaurrekoan egindako aurkezpena ikusi.

Uxue Alberdi bertsolariak botatako bertsoa ikusi, baita EuskoSareri eskainitako elkarrizketa ere.

 

 


Rate:
http://www.euskosare.org/euskosareri_buruz/guztia_prest_ene_2007_ospakizunentzat/eks_newsitem_view