|
2008-10-15
21:29
Azken aldaketak: 2008-10-16 17:42 Itzultzailea: Zoraima Martínez de Pisón |
|
|
EuskoSare 2008 Mikronarrazioen III. Nazioarteko Lehiaketa
Eusko Ikaskuntzaren EuskoSarek "Mikronarrazioen Nazioarteko Lehiaketa"ren hirugarren edizioa zabaldu du. Lehiaketa hau euskal gaiez euskaraz, gaztelaniaz, fantsesez edo ingelesez idatzi nahi duten munduko edozein tokiko idazleei zuzenduta dago.
Euskosarek Nazioarteko Mikrokontakizunen Lehiaketaren III. edizioan parte hartzeko deialdia egiten du.Mundu osoko idazlei zuzendutako lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek kontakizun bat idatzi beharko dute euskal gaiez euskaraz, gaztelaniaz, fantsesez edo ingelesez. Gehiengoz 300 hitz izan daitezke.Lanik hoberena 500 euroko saria jasoko du.
Oinarriak
- Lehiaketa honetan edozein naziotako idazleek parte hartu ahal izango dute.
- Obrek euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez idatziak izan behar dute.
- Obra horiek argitarababeak eta aurreko edozein lehiaketatan saritu gabeak izango dira eta ez dira beste edozein lehiaketatako epaiaren zain izango.
- Kopurua ez da mugatzen. Obra bat baino gehiago aurkez daiteke, nahiz eta kasu bakoitzean izengoiti desberdina erabili behar.
- Obrek euskal gaiez, euskaldunez edo Euskal Herriaz jardun behar dute.
- Obra bakoitzak gehienez 300 hitz izango ditu.
- Obrak posta elektronikoaren bidez aurkeztuko dira helbide honetan: mikronarrazioa@euskosare.org
- Lehiakideek Word-eko bi dokumentu bidali beharko dituzte. Lehenengoak izengoitia, obraren izenburua eta obra bera edukiko ditu. Bigarrenak izengoitia, idazlearen izena eta abizenak, nazionalitatea, nortasun agiri nazionala (edo antzeko dokumentua) eta harremanetarako telefono bat eta helbide elektroniko bat edukiko ditu.
- Obrak onartzeko epea 2008ko azaroaren 30a 00:00etan amaituko da (Donostiako ordua). Obrak jasotzerakoan eta onartzerakoan arazoak ekiditearren, onartzeko epea ixteko ordutsuan ez bidaltzea gomendatzen da.
- Eusko Ikaskuntzak izendatuko du adituen epaimahaia erakunde horretako kideen eta literatura munduko pertsonen artean; epaimahai horrek, edonola ere, ez du ez egileen izenik ezta izengoitirik ezagutuko.
- Epaimahaiaren epaia, apelaezina izango dena, EuskoSareko webgunean argitaratuko da (www.euskosare.org) 2008ko abenduaren 15a.
- Oinarri hauetan ezarritako datei dagokienez, aurkezturiko obren kopurua espero dena baino handiago izatera, atzerapena izan liteke. Horren helburua: epaimahaiak epaia emateko denbora nahikoa izatea.
- 500 euroko sari bat emango zaio irabazle gertatuko den mikronarrazioari. Epaimahaiak egoki iritziko dien ohorezko aipamenak eman ditzake.
- Saria eman gabe gera daiteke, baldin eta, epaimahiaren irizpidearen arabera, ezein obrak beharrezko merezimenduak izango ez balitu. Era berean, epaimahaiak sor litekeen bere eskumeneko edozein arazo erabakitzeko ahalmena izango du, arazo hori oinarrietan aurreikusia ez bada.
- Eusko Ikaskuntzak aurkezturiko obrak bere esku izango ditu eta, egilea aipatuz betiere, bere webgunean edo beste komunikabide edo euskarrietan argitaratu ahal izango ditu. Egileek beren eskubideak lagatzen dizkiote Eusko Ikaskuntzari.
- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaiaren epaia erabat onartzea dakar berekin.
http://www.euskosare.org/euskosareri_buruz/hirugarren_nazioarteko_lehiaketa_mikronarrazioa_2008/eks_newsitem_view
Eusko Ikaskuntzaren proiektua
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo