|
Leire Gaceo Vitoria-Gasteiz, Euskal Herria. 2007-11-16 13:56 Last modified: 2007-11-19 17:34 Translated by: Leire Gaceo Melgosa |
|
|
Regina Salcedoren “Rastrojos”, eta Maitena Laxagueren “Ixtante Badoa” EuskoSareren Nazioarteko Mikrokontakizunen Lehiaketaren irabazleak
Iruñako Regina Salcedok gaztelerazko mikro-kontakizunen irabazlea da “Rastrojos” idazlanagatik. Istorio honetan, bere hildako amonaren eta aitaren zeharkako presentziaz hitz egiten du barazki batzuren ernamuinduarekin konparatuz eta protagonistaren memorian esnatzen dituen bion itxura oroitzen du.
Bigarren modalitateko irabazlea, hau da, euskara arloan, Behe-Nafarroako Maitena Laxagueren "Ixtante badoa" izan da. Beste lan honetan, Euskal Herriko pertsonaia baten kanpoko lurraldeetara joango den irteeran datza. Bidaiak, protagonistan sortzen den hausnarketan oinarrituta, hau da, joaten denean gorde beharko dituen oroitzapenenetan.
Bi irabazle hauek 500 euroko saria jasoko dute bakoitzeko, baita euren lanak EuskoSareren bitartez argitaratuak izango dira ere.
Finalistak, gaztelerako modalitatean aukeratutakoak “Inauteriak”, “La Habana”, “El Elegido” eta “Refugiado” lanak dira. Euskarako lanei dagokionez, hautatutakoak “Kukua” eta “Babel” dira. Guzti hauek, epaimahaiaren aipamen berezi bat jasoko dute.
Mikrokontakizunen bigarren edizio hau, pasa den urtean bezala, EuskoSarek antolatu du. Jaso duen partaidetza handia dela eta, antolatzaileak bi sari ematera bultzatu dute, eta ez bakarra, lehengo aldi batez oinarrietan zehaztuta zegoen bezala.
Halaber, EuskoSaretik lehiaketan parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi zaie, eta euren lan literarioekin eta euskararen aldeko joerarekin jarraitzera animatzen zaie. Eskerrik asko!
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo