EuskoSare > About EuskoSare > Bidal iezaguzu zure oporraldiko argazkirik onena eta EuskoSareko kamiseta irabaz dezakezu!
2008-08-15 15:46
Last modified: 2008-09-18 01:12
Translated by: Itsaso Aramendi Urbieta

Bidal iezaguzu zure oporraldiko argazkirik onena eta EuskoSareko kamiseta irabaz dezakezu!

Zure azken oporraldiko argazkirik onena bidaltzera gonbidatzen zaitu EuskoSarek. Argazkia bidaltzeko epea irailaren 15ean amaitzen da. Botu gehien jasotzen dituen argazkiaren egileak "Muga guztien gainetik" kamiseta irabaziko du.

Parte-hartu nahi duen pertsona guztientzat dago zabalik lehiaketa (argazkilari profesional edo amateurak) eta adina, nazionalitatea, etab. ez da mugatua. Helburua, parte-hartzea eta sormena bultzatzea da.

Edonork izango du parte-hartzeko aukera, adin, nazionalitatea, etab. muga izan gabe.

Gaia
Zure oporraldiko argazkirik onena.

Argazkien aurkezpena

  • Parte-hartzaile bakoitzak 5 argazki bidal ditzake gehienez.
  • Argazkiak formatu elektronikoan (JPEG) entregatu beharko dira, txuri-beltzean edo koloretan, gutxienez 1024 x 768 pixeletako bereizmenarekin.
  • Argazkiei ukituak egitea onartzen da, beti ere, kalitatea hobetzea bada helburua.
  • Originalak izan behar dute argazkiek, argitaragabeak eta beste lehiaketaren batean saririk jaso gabeak. Gainera, amaitugabe dagoen lehiaketaren batean aurkeztutako argazkirik ezingo da bidali.
  • komunikazio publikoko eta erreproduzitzeko eskubideak dohainik uzten dituzte  parte-hartzaileek.
  • Iraingarriak izan daitezken argazkiak baztertzeko eskumena du EuskoSarek.
  • Argazkiak jasotzeko epea luzatu edo mozteko eskumena du EuskoSarek.

 

Argazkia bidaltzeko modua
  • argazkiak@euskosare.org posta elektronikora bidali beharko dira.

Epea

  • Deialdia abuztuaren 15ean hasiko da eta irailaren 15ean amaituko da, Euskal Herrian 24:00ak direnean.

 

Bozketa
  • Bozketaren bidez, jendeak erabakiko ditu argazki sarituak zeintzuk diren.  Irailaren 16tik 30era bitartean bozkatu ahalko dira argazkirik onenak. Argazki bakoitzari botu bat bakarrik eman ahalko zaio. Irailaren 30ean, Euskal Herrian 24:00ak direnean amaituko da bozkatzeko epea. Lehiaketaren irabazlea nor den urriaren 1ean jakingo da.
  • Berdinketa kasuan, botoa emateko epea beste egun batez luzatuko da, hots, urriaren 1era arte, eta epaia urriaren 2an  jakinaraziko da EuskoSaren. Boto berdinak jaso dituztenen artean egingo da berdinketa-haustea.

 

Saria

  • EuskoSareren "Muga guztien gainetik" kamiseta jasoko du "zure oporraldiko argazkirik onena" leheiaketaren irabazleak




Rate:
http://www.euskosare.org/euskosareri_buruz/oporraldiko_argazkirik_onena_2008/eks_article_view