EuskoSare > EuskoSareri buruz > Ekainak 15a arte luzatuko da Azkarateko 2008ko edizioan parte hartzeko izen emate epea
2008-05-23 01:34
Azken aldaketak: 2008-05-28 17:58
Itzultzailea: Aldatz Tames Sarasola

Ekainak 15a arte luzatuko da Azkarateko 2008ko edizioan parte hartzeko izen emate epea

Behe Nafarroan dagoen Azkarateko jauregiaren berreraikitze lanetan parte hartzeko izen emate epea bi astez luzatzea erabaki du EuskoSarek. Etorkizunean, bere arbasoen lurra ezagutzeko interesa duten gazteei ostatua emango dien Diasporaren Nazioarteko Zentroa sortzeko proiektua dago bertan.

Auzo landegi honen hirugarrengo edizioan parte hartzeko interesa dutenek 2 aste gehiago izango dituzte izen ematea burutzeko. Bete beharreko baldintzen artean honako hauek nabarmentzen dira:

  • Izena ematean 18 eta 45 urte arteko adina izatea
  • Euskal Herritik kanpoko euskal kolektibidade baten kide izatea
  • Antolatzaileek eskatzen dituzten inprimakiak betetzea bertan bakoitzaren datuak adieraziz.

Garbiketa lanak, margotzea, jauregiaren inguruko harresiaren eraikitzea, ea. izango dira bertan burutu beharreko lanak eta hauek 5 orduko lanengunetan antolatuko dira. Aisialdirako, nazioarteko kooperazio programetan lan egiten duen Concordia elkarteak, kultur ekintzak ezberdinak bultzatu eta Hegoalde, Lapurdi eta Xiberoan interes berezia duten tokietara ibilaldiak antolatuko ditu.

Ekainak 15a arte duzu aukera, Animatu!!!!!


Informazio gehiago nahi baduzu begiratu:

Oinarriak

Kooperanteak 2006

Azkarate komunitatea EuskoSare-n

2007-ko kooperanteen Blog-a

 


Kalifikatu:
http://www.euskosare.org/euskosareri_buruz/prolongacion_plazo_inscripcion_azkarate-eu/eks_newsitem_view