EuskoSare > Education > Center for Basque Studieseko aholku-batzordeak bilera egin du
Zuriñe Velez de Mendizabal
Reno, United States of America.
2006-03-13 20:50
Last modified: 2006-03-20 17:16
Translated by: Idoya Urruty
Aholku-batzordeko hainbat kide elkarrekin Orozko jatetxean afaltzen.

Center for Basque Studieseko aholku-batzordeak bilera egin du

Advisory board edo aholku-batzordea Renon elkartu zen eta zenbait ekitaldi egin zituzten, bilerak eta bisitak esaterako. Centerreko eguneroko lanari buruz gehiago jakiteko balio izan zuen.

Martxoaren 2, 3 eta 4an Center for Basque Studieseko aholku-batzordea Renon izan zen. Egun horietan zehar hainbat ekimen egin zituzten. Esate baterako, ostiralean, hilak 3, Euskal Liburutegira egin zuten bisita. Bertan, Imanol Irizar liburuzainak liburutegiaren nondik norakoak azaldu zizkien: historia apur bat, liburutegiaren egoera eta etorkizuneko asmoei buruz aritu zen, besteak beste.

Bestalde, Center for Basque Studies osatzen duen taldeak zentroari buruzko aurkezpena egin zuen, beraien lanei buruz aritu ziren banan-banan. John Ascuaga’s Nugget kasinoan, berriz, koktela izan zuten ondoren.

Larunbatean egin zuen batzordeak bilera. Iluntzean berriz, Nugget kasinoan bertan afaria egin zuten Orozko jatetxean. Centerreko hainbat kide eta batzordekideek afaldu zuten. Ostean, txalaparta ikuskizuna, bai eta akordeoi eta gitarra emanaldia ere eskaini zitzaien bertaratutakoei, eta hauek kantu herrikoiak kantatu zituzten musikaren harira.

Azkenik, Gloria Totoricagüena Centerreko zuzendariak indioek ametsak harrapatzeko erabiltzen zuten objektu bat oparitu zion Tontxu Campos Aholkulariari ekitaldira joan zelako.


Rate:
http://www.euskosare.org/hezkuntza/cbs_aholku_batzordeak_2006/eks_newsitem_view