EuskoSare > Education > Euskal jarduerak La Platako Universidad Nacional-ean
Martha Gonzalez Zaldua
La Plata, Argentina.
2005-09-27 21:20
Last modified: 2005-12-13 12:57
Translated by: María Verónica Barzola

Euskal jarduerak La Platako Universidad Nacional-ean

La Platako Universidad Nacionalak (Argentina) bere Cátedra Libre de Pensamiento Vasco deiturikoa dauka 1994tik, hiriko euskal etxearen, Euskal-Argentinar Erakundeen Federazioaren eta unibertsitatearen arteko hitzarmenari esker.

1994 urtean hitzarmen bat sinatu zuten La Platako Euzko Etxeak, Euskal-Argentinar Erakundeen Federazioak (FEVA) eta La Platako Universidad Nacionalak, eta horren ondorioz Cátedra Libre de Pensamiento Vasco delakoa sortu zen. Hitzarmen horrek aldez aurretik hainbat aldiz planteaturiko sorrera asmoak gauzatu zituen.

Abiatu zen unetik ahaleginak egiten ari dira lan akademikoan eta/edo profesionalean nabarmenduriko euskaldunak edo horien ondorengoak erakartzen, bai eta gure herrialdea bisitatzen duten Euskal Herriko Erakundeak, Unibertsitateko agintariak eta pertsona ospetsuak hurbiltzen ere, halakoei gune hori eskaintzen zaiela euskal herriaren errealitatea eta zeregina ezagutzera eman dezaten.

Curriculumetik kanpoko katedra bat denez, aukeraturiko gaiari dagozkion inguru akademikoetan antolatzen dira haren jarduerak. Horrenbestez, Giza Zientzietan, Arte Ederretan, Arkitekturan, Ingeniaritzan, Zuzenbidean, Ekonomia Zientzietan, Natura Zientzietan eta Museoan egon gara, bai eta Unibertsitate Hedapenerako Idazkaritzak –haren mendekoa baita gure Katedra– antolatzen dituen jardueretan ere.

Jarduera akademiko horren osagai gisa, arte erakustaldiak (pintura, eskultura eta fotografia) izaten dira Unibertsitateak bideratzen dituen lekuetan.

Modu horretara gune pribilegiatua eskaintzen zaie La Platako unibertsitateko ikertzaileei eta irakasleei, Argentinako gainerako Unibertsitateetakoei eta Euskal Herriko Unibertsitate eta erakunde akademikoetakoei.

Integrazio lan horren ondorioz, 2004ko urrian hitzarmen bat sinatu zen Eusko Ikaskuntzarekin.



Rate:
http://www.euskosare.org/hezkuntza/euskal_jarduerak_universidad_nacional_ean_la_plata/eks_article_view