|
Zuriñe Velez de Mendizabal Reno, United States of America. 2005-09-15 13:04 Translated by: Nerea Pikabea |
|
|
Nicanor Ursua irakaslea kultur aniztasunaz mintzatu da Renon
Kultur aniztasunaren inguruko bere azken ikerkuntza-lanaren aurrerapena aurkeztu du Nicanor Ursua irakasleak Nevadako Unibertsitatean. Azken hilabeteotan Renon aritu da lanean Ursua irakaslea eta hilabete honen azkenerako bere ikerketa aurkezteko moduan izango du.
Nicanor Ursua Lezaun Municheko Filosofia Fakultatean lizentziatu zen 1971n
eta unibertsitate horretan bertan egin zuen doktoretza. Epistemologian, eta
Zientziak, Teknologia eta Gizartean espezializatuta dago. Ikerketa lan ugari
egin du; azkena hil honen 9an ezagutzera eman zuen Renon, Nevadako
Unibertsitatean.
Aurtengo urtarrilean ekin zion Alemanian "Kultur aniztasuna eta media berriak" izeneko proiektu berriari; ikerlana oraindik hasi besterik egin ez bada ere, aurkezpena nabarmen geratu da. Alemaniako Cottbuseko Brandenburg Technical Universityko Gerhard Banse irakaslearekin batera ari da ikerketa koordinatzen.
Urtarriletik hona kultura berriak ikertu ditu, eta baita teknologia berriei esker horien inguruan sor daitezkeen komunitateak ere. Filosofiako irakasleak azaldu zuenez "ikerketarekin hasi aurretik, ordea, kulturari buruzko definizio bateratu bat egin behar izan genuen, elkar ulertzeko". Ursuak ziberespazioan aurki daitezkeen pertsona ospetsuak ikertu ditu. "Nortasun berri bat sortzeko edota anonimatuari eusteko aukera ematen dio erabiltzaileari mundu birtualak". Teknologia berrien bitartez komunitate berriak sor daitezkeela gogorarazi zuen baita ere. "Esate baterako, planetako edozein lekutan dauden euskal jatorriko pertsonek aurkitu dute internet bidez komunitate berri bat osatzeko modua".
Europako herrialde batzutan zentratu da ikerketa, Alemanian, Polonian, Hungarian eta Euskal Herrian, batzuk aipatzearren. Ikasleen hautaketa bat egin da, eta zenbait galdera egin zaizkie: ze maiztasunez erabiltzen duten internet, zer nolako erabiltzaileak diren interneten (anonimatuari eusten dioten, oldarkortasuna agertzen duten...), etab. Ursua irakasleak Nevadako Unibertsitatean adierazi zuen ikerketa ez dutela oraindik amaitu, baina irailaren amaierarako prest egongo dela. Era berean Donostian aurkezteko asmoa duela jakinarazi zuen.
Nicanor Ursua Etaion jaio zen, Nafarroan. 1984 eta 1989 bitartean Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra izan zen, eta 1989 eta 1990 artean Nafarroako Unibertsitate Publikoko katedratiko. 1994 eta 1996 artean EHUko Filosofia Saila zuzendu zuen eta errektoreorde izan zen Unibertsitate horretan 2000-2001 urte akademikoan. Eusko Ikaskuntzaren RIEV aldizkariaren zuzendariorde izan da.
Hainbat hizkuntza ezagutzen ditu: espainola, alemana, italiera eta ingelesa. Ikerketa ugari egin du 1996 eta 1997 urteen artean Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin, Zientzia, Teknologia eta Gizartearen alorrean batez ere. Hainbat liburu idatzi ditu, ezin konta ahal diren artikuluak argitaratu ditu eta hitzaldi ugaritan parte hartu du.

http://www.euskosare.org/hezkuntza/nicanor_ursua_aurkezpena_reno/eks_newsitem_view
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo