|
2005-09-01
14:26
Last modified: 2008-12-09 20:16 Translated by: María Verónica Barzola |
|
|
Genealogia Ikertzeko Zerbitzua
Familia bakoitzaren historia bakarra da, parekorik gabea. Horregatik gure helburu nagusiak hauexek dira: norberaren beharretara egokitutako harrera, aholkularitza profesionala, gardentasuna eta konpromisoa dira.
Ikerketa zenbaterainokoa izango den ikertuko diren belaunaldien baitan
dago; ikerketak luzatu daitezke norberaren interesaren arabera eta tokian
tokiko parrokietako liburuen arabera. Ikerketa muga 1550.urtean jartzen da,
Trentoko Kontzilioaren ondorioz urte horretatik aurrera hasi baitziren
erregistroak egiten parrokia guztietan.
Nola egiten dugu lan?
Ikerketa genealogikoa egiteko dagokion parrokiako Bataio, Ezkontza eta Heriotza liburuetara jotzen dugu. Gainera, notario-protokoloak dituzten artxiboak bisitatu eta iturri bibliografiko egokiak kontsultatu ohi ditugu.
Hala eskatzen duten kasuetan, landa-lana egiten dugu zuhaitz genealogikoaren bidez ezaguna den oinetxea edo jatorriko etxea kokatu eta haren argazkiak egiten ditugula.
Zer eskaintzen dugu?
- Familiaren
Zuhaitz Genealogikoa.
- Ikerketan lorturiko dokumentazio guztiaren kopiak, artxiboaren ziurtagiriarekin eta dagozkien transkripzioekin batera.
- Egongo balitz, familiaren abizenaren armarria dagokion deskripzio
heraldikoarekin.
- Abizenen eta
familiaren armarrien jatorriari buruzko ikerketa. Horrek abizen
bakoitzaren etorkia, etimologia, erro geografikoak, aldaerak, pertsona
gailenak eta heraldika ezagutzeko bidea ematen du.
- Etxeen, inguru geografikoen eta abarren argazkiak formatu digitalean.
Interesatzen zaizu. Zer egin behar duzu?
- Eusko Ikaskuntzarekin harremanetan jarri. Helbide elektronikoa: denda@eusko-ikaskuntza.org
Posta helbidea: Miramar Jauregia. Mirakontxa 48
20007 Donostia/San Sebastián -
Ahalik eta datu gehien eman, eta zehaztu aitaren, amaren edo bien bide
genealogikoa ikertzea nahi den.
Hauexek dira ezinbestean eman beharreko datuak:
- Izena eta bi abizenak, helbidea eta eskatzailearekin harremanetan jartzeko era.
- Emaztearen edo senarraren, aiton-amonen... izena eta abizenak,
jaioterria eta jaioteguna. Era berean, aintzat hartuko dira:
- Heriotza- eta ezkontza-datak eta lekuak, baita familiako kide ahalik eta gehienen gainean jakin beharrekoak ere.
- Bideraturiko informazioa aztertu eta gero, Genealogia Ikertzeko Taldeak proposamen ekonomiko bat egingo du, kasuaren zailtasunaren araberakoa.
- Behin eskatzaileak proposamena onartuz gero, ikerketa prozesua abiatu egingo da.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo