|
2005-09-27
20:18
Last modified: 2008-12-09 20:13 Translated by: María Verónica Barzola |
|
|
Heraldika eta Genealogia ikastaroa Interneten bidez
Egitura kurrikularra ikasgaitan antolaturik dago, eta horiek matrikulatuen eskura jarriko dira ikastaroaren weborrian.
Lehen multzoa testuinguru historikoaren azterketan oinarritu da: leinu bakoitza zein errealitate sozialetan kokaturik dagoen eta maila desberdinetan finkatzen diren harremanak. Bigarren multzoa leinu baten azterketa genealogikoari eskaini zaio. Hirugarrena artxiboei eta dokumentazioari eskaini zaie, tipologiei eta datu baliagarriei dagokienez: lekua, ordutegia, funtzionamendu xehetasunak, etab. Laugarrena, eta azkena, Heraldikari eskaini zaio eta norberaren armarria osatzeko irizpide heraldikoak emango ditu.
Ikastaroa egingo dutenen profila genealogian eta heraldikan espezializatzeari dagokio, eta lorturiko jakintza hori beren familiari edo komunitateari aplikatzeko aukera izango dute, bai eta bidezko beste zenbait eremuri ere.
Interesatuek Asmozeko informazio webgunea ikus dezakete edo e-mail bat bidali heraldica@asmoz.org helbidera.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo